G7 Biarritz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

G7rako segurtasun neurri guztiak prest ditu Biarritzek

18:00 - 20:00
G7rako segurtasun neurri guztiak prest ditu Biarritzek
Biarritzen segurtasuna bermatzeko, kosta osoa blindatuta egongo da G7rako. Leku gehienetan egiaztagiria beharko da. Horrez gain, hainbat errepide eta aireportua ere itxita egongo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X