Murtzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Aireko Armadaren hegazkin batek istripua izan du Mar Menorren

Ezbeharra 09:38an gertatu da. Pilotua (hegazkinean zihoan bidaia bakarra) hil egin da.
Mar Menorren (Murtzia) aurrean erori den hegazkinaren hondarrak. Argazkia: EFE.

Aireko Armadaren hegazkin batek istripua izan du Mediterraneo itsasoan, Mar Menorren (Murtzia).

Ezbeharra 09:38an jazo da. Ordu horretan, ehunka dei jaso dituzte larrialdi zerbitzuek, istripuaren berri emateko.

Pilotua (hegazkinean zihoan bidaia bakarra) hil egin da.

Babes Zibilak, bestalde, argitu du ez dakitela zergatik jausi den uretara Aireko Akademia Nagusiko militar zenak gidatutako hegazkina.

Youtuben, istripua argi erakusten duen bideo bat eskegi dute.

Jose Miguel Luengo San Javierreko alkateak baieztatu egin du hegazkin batek istripua izan duela, nahiz eta ez duen horren gaineko informazio gehiagorik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X