BILBO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udaltzaingoak Deustuko oinezkoaren harrapaketaren lekukoak eskatu ditu

El accidente se ha registrado poco antes de las 12:00 horas de hoy, cuando un turismo ha arrollado a un viandante y posteriormente se ha dado a la fuga.

Bilboko Udaltzaingoak gaur goizean Deustun gertatu den (Bilbo) oinezkoaren harrapaketaren lekukoak eskatu ditu.

Istripua hamabiak baino lehen gertatu da. Ibilgailu batek oinezko bat harrapatu du eta ondoren ihes egin du Blas de Otero eta Heliodoro de la Torre kaleen artetik.

Zauritua Basurtoko ospitalera eraman dute.

Bere aldetik, daturen bat eman dezaketen balizko lekukoak Udaltzaingoko Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu du Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X