Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor-gidari bat hil da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Istripua ostiral honetako azken orduan gertatu da, Boulevard merkataritza-gunearen aurrean.
Istripua izandako lekua.
Istripua izandako lekua. EiTBren irudia.

Motor-gidari bat hil da ostiral honetako gauean Gasteizen, auto batek harrapatuta, Boulevard merkataritza-gunearen aurrean.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, 22:00ak aldera, Boluevard merkataritza-guneko aparkalekutik irteten ari zen auto batek motor-gidaria harrapatu du, Zaramaga kalean.

Udaltzaingoak eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira, 42 urteko gizona artatzeko, baina ezin izan dute haren heriotza saihestu.

Istripua zergatik gertatu den ari dira ikertzen udaltzainak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X