Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Mallabian, moto batek auto baten aurka talka eginda

Gainera, emakume bat zauritu da. Ezbeharra Arrangizgana mendatean jazo da.

Gizon bat hil eta emakume bat zauritu da gaur gauean Mallabian (Bizkaia), Arrangizgana mendatean, biak zeramatzan motoak auto baten aurka talka eginda.

Ezbeharra 20:50ean gertatu da, BI-633 errepidean.

Gizonezkoa istripua izan den lekuan bertan hil da. 21 urteko emakumea, berriz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri.

Istripuaren ondorioz eta larrialdi zerbitzuen lana errazteko, BI-633 errepidea hainbat orduz itxi dute bertan.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu