DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandetik falta den mendizalea bilatzeko lanei ekin diete berriro Gorbeia mendian

Gizona Bilboko bizilaguna da eta 59 urte ditu. Igandean, lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen.
Erreskate taldeak Gorbeian. Argazkia: @112_SOSDeiak

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriro igandean Gorbeia mendira joan eta ordutik falta den 59 urteko gizona (Bilboko bizilaguna) bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gizona lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen.

Gurutze Gorria, DYA, Ertzaintza eta boluntarioak ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Desagertutako gizona. Argazkia: @SOSdeiak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X