ARABA EUSKARAZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Darabagu' izango da Araba Euskaraz ekimeneko lelo berria

Logoari dagokionez, landare oso bat bihurtzeko bidea marraztua dute, ikaslearen garapen propioan oinarrituta.
Araba Euskaraz ekimenaren leloa
Araba Euskaraz ekimenaren leloa. Irudia: Araba Euskaraz

Aurten ikastolako komunitateko 100 kidek baino gehiagok parte hartu dute (ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiak) logotipoa sortzeko prozesuan, eta Ikastolen Elkarteko diseinu taldekoen laguntza ere izan dute. Bertan, Araba Euskaraz ekimenerako zehaztutako helburuen hitz esanguratsuak sailkatu eta haien esanahia irudikatu dute. Ideia horretatik aukeratu dute Amurrioko 2020ko Araba Euskaraz ekimeneko logotipoa.

Ikastolan latzen ari diren proiektu batetik abiatuta, landare oso bat bihurtzeko bidea marraztua dute, ikaslearen garapen propioan oinarrituta, alegia, ikastola uzten dutenean zer nolako pertsonak izatea nahi duten horretan oinarrituta. Landare osoak irudikatu dituzte logotipoan, beren loreekin, kolore eta tamaina desberdinekoak.

Bestetik, Darabagu izango da lelo berria, "Araba" eta "euskaraz eraman" arteko hitz jokoa. "Amurrio eta Aiaraldea osoa mundura euskaraz eramaten dugula adierazteko erabiltzen dugu aditz trinko berria", adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X