Lan-istripua Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baso langile bat zauritu da Amorotoko baso batean

Lan-istripua 12:00ak aldera gertatu da, Amorotoko Odiaga auzoko baso batean. Zuhaitz baten adarrak 30 urteko langilea jo du.
Amorotoko Odiaga auzoko baso batean gertatu da istripua. Argazkia: Google Maps

Baso langile bat zauritu da Amorotoko (Bizkaia) baso batean ostiral honetan, eta Ertzaintzak helikopteroz erreskatatu du, iristeko zaila den leku batean zegoelako.

Lan-istripua 12:00ak aldera gertatu da, Amorotoko Odiaga auzoko baso batean. Ordu horretan, zuhaitz baten adarrak 30 urteko langilea jo du.

Zauritutako langilearengana iristeko zailtasunaren ondorioz, Ertzaintzak Zaintza eta Erreskateko Unitatea bidali du lekura, helikoptero baten laguntzarekin. Gauzak horrela, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X