Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, kalean bikotekideei eraso egitea egotzita

Genero-indarkeria delitu bana egotzi diete, bide publikoan bikotekideei eraso egiteagatik. Epailearen esku utzi dituzte jada.

Gasteizko Udaltzaingoak 28 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu, genero-indarkeria delitu bana leporatuta, kalean euren bikotekideei eraso egitea egotzita, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Udaltzaingoaren lehen esku-hartzea astelehen goizean izan zen, 07:00ak aldera. Ordu horretan, patruila batek Frantzia kalean paseatzen ari zen bikote bat ikusi zuen, eta, halako batean, gizonak emakumeari bultzada eman zion eta lurrera bota zuen.

Horren aurrean, agenteak ibilgailutik jaitsi ziren, eta, gertatutakoa argitzeko asmoz biekin hitz egiten ari zirela, gizonakudaltzain baten aurka egin zuen. Ondorioz, une horretan bertan atxilotu zuten, eta, beharrezko eginbideak bukatutakoan, epailearen esku utzi dute.

Ordu batzuk geroago, udaltzainek beste gizon bat atxilotu zuten, kalean, gizon batek emakume bati eraso ziola ohartarazi ondoren 092 telefonora deitu zuen herritar batek. Emandako deskribapenari esker, udaltzainek Kanpokale Berrian topatu zuten erasotzailea, eta handik ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Gaur goizean utziko dute epailearen esku.

Beste patruila batek Agirrelandako polizia-etxera hurbildu zuen emakumea, salaketa jartzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X