Gaztelugatxe
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxeko sarbidean

Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3101ko bidegurutzea, Urizarreta eta Ermu aldeko aparkalekuak eta Bermeo-Matxitxako oinezkoen pasealekua eraberritu nahi ditu.
Gaztelugatxeko irudia
384.543 pertsona izan dira Gaztelugatxen udan. Argazkia: EiTB

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko sarbideak eta bisitak ordenatu eta hobetzeko hainbat proiektu garatzen ari da. Proiektu horietan 2,7 milioi euro inbertituko ditu 2024ra arte. Gaztelugatxeko erakargarritasuna aprobetxatzeko asmoz, garatzen ari den estrategia zabalagoaren baitan daude. Estrategia horren premisa erabilera turistikoa biotopoaren babesarekin bateratzea da, kostalde osoan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortu ahal izateko.

Aldundia BI-3101 errepidean ari da lanean eta Gaztelugatxera Urizarreta ingurutik sartzeko bidegurutzea hobetu eta bi aparkaleku (bata aipatutako gunean, eta bestea Ermuko aldean) berrordenatu nahi ditu. Horrez gain, Bermeoko hirigunea eta Matxitxako batuko dituen oinezkoentzako bidea egokitu nahi du.

Gaztelugatxe bisitatzen dutenen segurtasuna hobetzeko beste neurri batzuk hartuko dira. Salbamenduko helikopteroak lur hartzeko gune bat ere egokituko da, ermitaren sarreraren inguruan, komunak zeuden tokian, hain zuzen.

BI-3101ko bidegurutzea hobetzea

BI-3101 errepideko (Bermeo-Bakio errepidea) 31+150 kilometro-puntuan Gaztelugatxera sartzeko bidegurutzea hobetzeko lanak zehazten ditu proiektuak. Horrek ahalbidetuko du erdiko errei bat jartzea, bidegurutze horretako mugimenduak hobetu ahal izateko. Gainera, autobus geltokia tokiko errepidean kokatuko da berriz ere. Neurri horri laguntzeko, autobusek noranzkoa aldatu ahal izateko errei bat jarriko da, eta erreien gunea nahiz aparkalekua urbanizatuko dira.

Autobus geltokia Bermeo-Bakio errepide zaharrera mugituko da. Hala, errepide horren plataforma handitu egingo da Gaztelugatxerako sarbidea hasten den tokian. Bi espaloi sortuko dira: Bata Eneperdirako sarbideko eskuinaldean eta bestea proiektuan jasotako autobus geltokiaren alboan.Obrak urriaren 28an hasi ziren, eta 444.547  euroko aurrekontua daukate. Urte amaieran amaitzea aurreikusten da.

Aparkalekua Urizarreta gunean

Urizarretako sarbidean bi jarduketa barne hartuko dituen proiektua garatuko da: Bata, ibilgailuei zuzendutako 51 plazako aparkalekua; eta bestea, gaur egungo aparkalekua birmoldatu eta autobusentzako aparkaleku bihurtzea. Hala, garraio kolektiboko sistemetarako nahiz garraiobide jasangarrietarako (bizikleta, adibidez) irisgarritasuna ere hobetu egingo da.

Oraingo aparkalekuaren berrantolaketa 24 aparkaleku kendu eta autobusetarako bi plaza nahiz bizikletentzako gune bat egokitzean datza. Gainerako eremuan espaloiak eta berdeguneak egongo dira.Lizitazioaren aurrekontua 991.764 eurokoa da, eta egikaritzeko epea 13 hilabete da.

Aparkalekuak Ermu aldean

Berrikuntza honen helburua eskaintza turistiko-kulturalaren ahalmena zabaltzea da Matxitxakoko itsasargia bezalako beste erakarpen-polo batzuekin konektatzea eta, aldi berean, ibilbide berriak sortzea. Bisitak egiteko beste alternatiba batzuk sustatu nahi dira (sarbide batetik iristea eta beste batetik ateratzea). Halaber, mugikortasun urritua duten bisitarien beharrizanak asetzea.

Era berean, markesina duen badia bat eraikitzea da berrikuntzetako bat, garraio kolektiboaren irisgarritasuna errazteko eta, horrela, aparkalekutik 200 metrora dagoen autobus-geltokitik BI-3101 errepidean zehar gaur egun egiten diren oinezkoen joan-etorriak saihesteko. Era berean aparkaleku gisa erabilitako azalera egokituko da dauden plazak gehitu gabe; horrela, 32 ibilgailurentzako edukiera izaten jarraituko du, autobusentzako 5 plaza berri sortuko dira eta biraketa-plataforma bat egingo da autobus horien maniobrak errazteko.Aparkaleku horren hobekuntza 309.496 eurotan aurreikusi da eta 2024. urtearen erdialderako amaituta egongo da.

Bermeo-Matxitxako oinezkoen pasealekua

Bakiotik abiatzen den eta Lurgorriko merenderora iristen den oinezkoentzako bideari jarraipena ematea da xedea. Bermeoko hiriguneraino iritsi eta enklabeari beste erakargarritasun turistiko bat eman. Horrela, trazatuak, gutxi gorabehera 7,5 kilometro izango ditu dituenak, Bermeoko udalerria eta Gaztelugatxeko San Joaneko baseliza  lotuko ditu udal kiroldegiaren ondoko aparkalekutik abiatuta, Matxitxakoko itsasargi zaharretik eta Lurgorriko merenderotik.

Trazaduraren zati batean, Bermeoko hiri-eremuaren barruan dagoena, lehendik dagoen espaloia aprobetxatuko da eta beste baten baso-pista bat egokituko da, sastrakak kenduz eta zoru natural bat aplikatuz (inguruetako agregakinak erabiliko dira). Pasealeku hori sortzeko aurrekontua 1.020.000 eurokoa izan da eta 2022. urtearen amaieran amaituta egongo dela aurreikusten da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X