Adinekoen bakardadeaz ohartarazteko eskultura hiperrealista jarri dute Bilbon
BBK-k eskultura hiperrealista bat jarri du Bilboko Areatza pasealekuan adinekoek zenbaitetan pairatzen duten bakardadeaz gogoeta pizteko asmoz. Ruben Orozco eskultore mexikarrak egindako lana da, arazo hori duen Mercedes 89 urteko bilbotarraren irudi eta antzera egindakoa.
Eskultura, "Bakardadean hildako azken pertsona" izenekoa, gaur inauguratu dute Mercedes bera, Ruben Orozco eskultorea eta BBK-ren arduradun nagusiak, Xabier Sagredo zuzendaria tartean, bertan zirela. Azaldu dutenez, artelanak arreta jarri nahi du, adinekoak bakardadean hiltzearen arazoan ez ezik, kasu askotan horren aurretik dagoen gizarte-abandonuan ere.
Mercedesek, kanpainaren protagonistak, azaldu duenez, aspalditxotik bizi da gura bako bakardadean eta, normalean, astean duen gizarte-harreman bakarra Caritaseko boluntario batek egiten dion bisita izaten da, eta noizean behin ilobaren baten bisita. "Bakardadea den eta gauzarik beldurgarriena da, sekula imajinatzen ez duzun zerbait. Hainbeste ordu etxean bakarrik, azkenerako bakardadeak irentsi egiten zaitu", aitortu du emakumeak. "Lehen neure bizitza neukan, baina orain ez daukat ezer, ez daukat bizitzarik. Lagunak eta adiskideak hiltzen ari zaizkit, senitartekoak ere bai, eta hori ikaragarria da. Bizi bitartean hilda egongo bazina legez da", erantsi du.
EAEn bakarrik bizi diren 100.000 adineko baino gehiago daude
Mercedes Euskadin errealitate hori pairatzen duten 65 urtez gorako 106.000 pertsonetako bat da — horietatik 60.000 Bizkaian bizi dira—. Estatistika Institutu Nazionalak (INE) 2018an argitaraturiko datuen arabera, azken sei urteetan 65 urtez gorako pertsona bakarrek osaturiko etxebizitzak ia % 9,30 gehitu ziren, datu hau izanik orain arte erregistraturiko handiena. Sexuen araberako banaketari dagokionez, INEk adierazi du ia % 75,5 emakumeak direla, zehazki 79.500 pertsona, eta gizonezkoak 27.100.
Datu horrek Espainiako Estatuan gora egiten ari den joera berretsi du. Izan ere, bakardadea jasaten duten adinekoen kopurua % 11,4 inguru gehitu da. Nazioartean ere, 60 urtez gorakoen % 16,6 bakarrik bizi dira, NBEren arabera. Europar Batasunean kopuru hori handiagoa da, adineko europarren % 31,1 baitago egoera honetan. Washingtongo Institute for Health Metrics and Evaluation-ek (IHME) 2018an egindako azterketa baten arabera, egungo joerari eutsiz gero, Espainia izango da munduko herrialderik zahartuena 2050erako, Japonia bera baino ere gehiago.
Munduko Osasun Erakundeak XXI. mendeko epidemiatzat jo zuen bakardadea.
Gaur aurkeztu duten eskultura Bakardade Ikusezina kanpainaren baitan dago. Horren harira, BBK-k hainbat ekimen jarriko ditu martxan, adibidez, pertsona bakartuak detektatzeko sare bat sortzea, 80 urtez gorakoei buruzko behatoki bat, arreta pertsonalizatu eta laguntza emateko zerbitzuak, baita bakardadearen prebentziorako eskola bat ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista berri honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok bat koordinakundeak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.