Irun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru gipuzkoar atxilotu dituzte haxix trafikoaren aurkako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak guztira lau pertsona atxilotu eta tona bat haxix baino gehiago atzeman dituzte, Irunen eta Badajozen.
Ertzaintzako eta Guardia Zibileko agentea, atxiloketak egin zituzten Badajozeko etxaldean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak operazio bat egin dute Irundik igarota Espainia hegoaldetik Frantziara droga garraiatzen zuen sare bat desegiteko, eta hiru gipuzkoar, bi gizonezko eta emakumezko bat, atxilotu zituzten joan den astean, Gipuzkoan eta Badajozen. Gainera, tona bat haxix baino gehiago eta 50 kilogramo marihuana atzeman zituzten.

Guardia Zibileko agenteek, Ertzaintzako agenteak bertan zirela, Alijuceneko (Badajoz) udal-barrutian dagoen kortijo batean egin zituzten lehen atxiloketak: 51 urteko gizonezko bat eta 47 urteko emakumezko bat atxilotu zituzten bertan, biak Errenteriakoak.

Bigarren operatiboa Ertzaintzako agenteek egin zuten, Guardia Zibileko eta Frantziako Poliziako agenteak bertan zirela, Irungo bi etxebizitzatan, eta 53 urteko irundar bat (gizonezkoa) atxilotu zuten.

Desegintzat eman duten talde kriminal bateko kideak izatea egotzi diete hiruroi, eta Espainia hegoaldetik Irunera furgoneta eta turismo batzuetan droga garraiatzen zutela uste dute. Irungo garaje bat erabiltzen zuten, droga denbora batean gordetzeko, eta, ondoren, herrira lur orotako ibilgailuetan joaten ziren Frantziako erosleei saltzen zieten. Ustez, atxilotutakoek droga kargatzen zuten, eta Frantziara eramaten zuten; besteak beste, Marseillara.

Atxilotutako hiru pertsonok espetxean sartu zituzten, epailearen aurrean agertu eta gero, lehenengo biak Meridako (Badajoz) epaitegian eta hirugarrena Auzitegi Nazionalean, Frantziako agintariek pertsona hori atxilotzeko nazioarteko agindua emanda baitzuen, eta Frantziara noiz estraditatuko zain dago.

Ikerketa horren ondorioz, beraz, lau pertsona atxilotu dituzte (gizonezko bat aurrez atxilotu zuen Frantziako Poliziak) eta 1.162 kilogramo haxix, 50 kilogramo marihuana, bost ibilgailu, telefoniako eta komunikatzeko ekipoak, dirua eta dokumentazioa atzeman dizkiete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X