Guraso baimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 24 astera igoko du guraso baimena guraso bakarreko familientzat

Neurria atzeraeraginezko izaerarekin ezarriko zaie euskal administrazioko 70.000 langileri.
Guraso bat bere haurrarekin
Guraso bat bere haurrarekin. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Eusko Jaurlaritzak administrazioko langileen kontziliazio baimenak berdintzeko dekretuaren zirriborro bat bidali dio Eusko Legebiltzarrari. Hartan, 18 asteko guraso baimena (% 100 ordainduta) 24 astera igotzea proposatu du guraso bakarreko familientzat.

Azaldu dutenez, bi seme-alaba berri baino gehiago izatean baimena bi aste gehiagokoa izatea aurreikusten da, eta beste bi asteko edozein desgaitasun izanez gero.

Dekretua onartuta, neurriak administrazio autonomikoan lan egiten duten 70.000 langileri eragingo die, Administrazio Orokorra, Justizia, Ertzaintza, Osakidetza eta Hezkuntza barnebilduz. Gainera, "sektore publiko autonomiko guztira" zabaltzeko aukera ematen du.

Neurriak atzeraeraginezko izaera izango du eta Euskal Administrazio Publikoak onartutako kasuetan emango da jaiotzagatik, adopzioagatik, zaintzagatik edo harreragatik.

Dekretu "aitzindaria"

Dekretuaren helburua familia eta lan bizitza bateratzea hobetuko duten politika publikoetan aurrera egitea da, "ezinbesteko pausua jaiotza-tasa bultzatzeko eta Euskadik aurretik duen erronka demografikoari heltzeko", azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak.

Horri dagokionez, administrazio publikoek "esparru publikoan neurri aurrerakoienak ezartzeko" beharra dutela nabarmendu du, bide horretatik pixkanaka lan esparru pribatura zabaltzeko.

Era berean, neurri hori "aitzindaria" dela azpimarratu du familia eredu berrien errespetuan eta babesean, hau da, ama edo aita bakarra duten familien kasuan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X