Osasunako jokalarien artean ez zen partidak erosteaz hitz egin, Puñalen hitzetan
Patxi Puñal Osasunako jokalari ohiak Osasuna auziko epaiketan nabarmendu duenez, jokalarien artean ez zen, "inondik inora", partidak erosteaz hitz egin, eta horren inguruan ez zuen "inolako zurrumurrurik" entzun.
Puñalek lekuko gisa deklaratu du gaur, instrukzio fasean ikerketapean egon bazen ere. Fiskalak egindako galderei erantzunez, adierazi du ez dakiela zuzendaritzak iruzurra egiteko "akordiorik egin ote zuen", eta argitu du berak ez duela "inoiz" talde aurkarien presidenterekin hitz egin.
Susmopean dauden partiden inguruan ere itaundu dio fiskalak. Horren harira, Puñalek esan du 2013-2014 denboraldiko Espanyolen kontrako berdinketan ez zela amarrurik izan eta Betis-Valladolid norgehiagokaren kontura "diru-saririk izan ote zen" ez dakiela. Sadarren Betisen aurka jokatu zuten denboraldiko azken partidari buruz, adierazi du ez dakiela talde andaluziarrari 250.000 euro eman ote zizkioten irabazten uzteagatik. "Asko koskatu zitzaigun, hortxe-hortxe ibili ginen. Nerbio askoko uneak dira", azaldu du.
Denboraldi berean Osasunako jokalariek jasotako sariei buruz, argitu du bi zatitan kobratu zutela: lehenengo, 100.000 euro eta gero, beste 130.000 euro. "Dirutza mailari eustearen baldintzapean eman ziguten. Bigarren Mailara jaitsi ginenez, dirua likidaziotik kendu ziguten".
Puñalen arabera, dirutza esku-dirutan jaso zuten, baina ez daki "klubaren fiskalitatean jaso ote ziren". "Profesionaletan jokatu dudan urte guztietan modu askotara kobratu dut, batzuetan esku-dirutan, beste batzuetan txeke bitartez...", nabarmendu du.
Iruñeko justizia jauregira sartu baino lehen kazetariei esan dienez, auzia "lehenbailehen amaitzea" nahi du. "Zerbait txarto egin duenak ordain dezala", erantsi du. Ahozko saioan atera diren kontuek harritu ote duten galdetuta, "bai, batzuek dezente", erantzun du.
Albiste gehiago gizartea
Nafarroako Gurutze Gorriakomenaldi hunkigarria egin dio Jose Aldabari
Sanferminetako entzierroetako osasun-dispositiboan egindako informazio-lanagatik ezaguna, lankideek omenaldia egin diote entzierroa hasi baino lehen. Jose Aldaba urtarrilaren 31n hil zen, 58 urte zituela.
Hizkera inklusiboa erabiltzeak ekidin egiten du munduari maskulinotik begiratzea, ikerketa baten arabera
Laura Vela-Plo, Marina Ortega-Andres eta Marta De Pedis ikertzaileek osatutako taldeak “erresistentzia” ugari hauteman eta baliogabe utzi dituzte hizkera inklusiboa ez erabiltzeko zabaldutako “aitzakiak”.
Astigarragako tren geltokia eraikitzeko lanak 2025eko amaieran edo 2026ko hasieran abiatuko dira
Proiektua aurrera eramateko lan-hitzarmena sinatu ostean, alkateak esan du egun “pozgarria” dela herriarentzat, “Gipuzkoarekin lotuko duen” garraioa izango duelako.
Uztailaren 7ko entzierroa, iruditan
Cadizko ganadutegiko zezenek egin dute 2025eko sanferminetako lehen entzierroa. Animaliek eta entzierrozaleek eroriko ugari izan dituzte, aurreko orduetan euriak bustitako zoladura gainera erori direlako.
31 urteko gizon bat atxilotu dute Trebiñun, hiru adingaberi sexu-erasoa egitea leporatuta
Gutxienez bi hilabetez 12 eta 16 urte arteko biktimengana hurbildu zen gizona, opariak eta jolasak eskainiz. Espetxean sartu dute dagoeneko.
Normaltasuna itzuli da A-15 errepidera, Andoainen lau ibilgailuk istripua izan eta ilarak sortu ondoren
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, eta ez da inor zauritu. Hala ere, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira Iruñerako noranzkoan.
Iñaki Elorza 'Txapas': "Lehen egunetako entzierroak etxekoentzat izaten dira, gehienbat"
Sanferminetako entzierroen zirrara entzuleei transmititzen urteak eman ditu Euskadi Irratiko esatari ohiak. Mikroa utzita, entzierroa hasi bitarteko lanetan laguntzen aritzen da orain.
Fuente Ymbrokoen entzierro zirraragarria San Fermin Egunean
Zezen eta korrikalarien eroriko ugari izan dira, baina ez dirudi adarkadarik egon denik, eta balantze ofizialaren arabera, sei korrikalari zauritu dira kolpeak jasota.
Fuente Ymbrokoen entzierro zirraragarria San Fermin Egunean
Zezen eta korrikalarien eroriko ugari izan dira, baina ez dirudi adarkadarik egon denik, eta balantze ofizialaren arabera, sei korrikalari zauritu dira kolpeak jasota.
Gizon bat hil da auto batek harrapatuta, Oiartzunen, eta gidariak ihes egin du
Ertzaintzak gidaria identifikatu du dagoeneko, eta izapideak ireki dizkiote ikertu gisa.