SEXU-ABUSUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donibane Garaziko Navarre lizeoko bi ikaslek bortxatu egin dituztela salatu dute

Euskal Irratiak elkarteak zabaldu duenaren arabera, "lizeotik kanpo gertatu zen talde bortxaketa, pasa den astean". Hainbat ikasle atxilotu zituzten, baina aske utzi dituzte.
Donibane Garaziko Navarre lizeoa
Donibane Garaziko Navarre lizeoa. ETBren bideo batetik lortutako argazkia

Donibane Garaziko Navarre lizeoko bi neska ikaslek bortxatu egin dituztela salatu dute, Euskal Irratiak elkarteak Twitter bidez jakinari duenez.

Marc Mariee Baionako prokuradoreak salaketa bi jarri dituztela baieztatu du, eta ikerketa Jendarmeriaren esku dela gaineratu.

Bi ikasleek salaketa jarri ondoren, ustezko bortxatzaileak atxilotu zituzten. Nafarroa Behereko hiriburuko Navarre lizeoko adingabeak dira. Aipatutako irrati elkarteak emandako informazioan arabera, "lizeotik kanpo gertatu zen talde bortxaketa, pasa den astean".

Salaketaren harira, hainbat ikasle atxilotu zituzten, baina aske utzi dituztela baieztatu du prokuradoreak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X