Alerta meteorologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja astelehenerako kostaldean, 4,5 metro arteko olatuengatik

Era berean, igande honetan bi abisu hori indarrean izango dira olatuengatik, aurrena 04:00etatik 05:00etara eta bigarrena 16:00etatik 18:00etara.
Igandeko olatuak 3 metrokoak izan daitezke.
Igandeko olatuak 3 metrokoak izan daitezke. Argazkia: EiTB.

Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du astelehen arratsalderako kostaldean, 4-4,5 metro arteko olatuengatik. Egun osoan zehar pasealekuetan eta kai-muturretan ziliportak eta zapastak izango dira, itsasgoretan bereziki.

Alerta laranja 16:00etatik 19:00etara egongo da indarrean, astelehenean, itsasgoran, Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak zehaztu duenez.

Gainera, bi abisu hori indarrean izango dira egun berean: bat kostaldean 3,5 bat metroko olatuengatik 04:00etatik 06:00etara, eta bigarren bat egun osoan nabigaziorako.

Astelehenean ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak indarra hartuko du: 3-3,5 metroko olatuetatik 4-4,5 metroko olatuetara pasako da eguneko azken orduetan. Gainera, mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, eta itsas kizkurra sortuko du, baita itsaskirria ere.

Era berean, igande honetan bi abisu hori indarrean izango dira olatuengatik kostaldean, aurrena 04:00etatik 05:00etara 2 metroko olatuengatik, eta bigarrena 16:00etatik 18:00etara 2,5 eta 3 metroko olatuengatik.

Bestalde, Arabako txokoetan izotz txikia botako du igande goizaldean, eta 10:00ak arte abisu horia ezarri dute agintariek. Izotzarekin batera behe-lainoa izan daiteke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X