Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da Berrizen, N-634 errepidean izandako istripu larri batean

Istripua 10:45 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean. Errepidea itxi dute, bi noranzkoetan, 12:00ak arte.
Suhiltzaileak lanean
Suhiltzaileak lanean. Argazkia: @BomberosBizkaia

Pertsona bat zauritu da gaur goizean N-634 errepidean, Berrizen (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 10:45 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean. Larrialdietarako zerbitzuek erreskatatu dute harrapatuta geratu den gidarietako bat.

Errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira, baina egoerak bere onera egin du ordu batzuk geroago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X