Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NASAk argazkia atera dio eguzki sistemako zeruko gorputz urrun eta zaharrenari

'New Horizons' zundak Kuiper eraztunean kokatutako gorputz solido horren gainetik igaro zen duela urtebete baino gehiago. Tarte honetan gehiago aztertzeko beta izan dute zientzialariek.
Arrokoth
Arrokoth, NASA-ren argazki batean.

NASAren New Horizons zunda eguzki sistemako zeruko objektu urrun eta zaharrenaren gainetik pasatu zen 2019ko urtarrilean: Arrokoth (Ultima Thule izena jarri zioten hasiera batean). Zientzialarien arabera, erlikia bat da; izan ere, eguzki sistemaren sorreraren hondakinak direla uste dute, eta ia aldaketarik gabe iraun dute orbita egonkorra dutelako eta Eguzkitik urrun daudelako.

2019ko urtarrilean zundak objektuaren gainetik egindako hegaldian bildutako datuetan oinarrituta, hiru zientzialari taldek hiru ikerketa kaleratu dituzte Science aldizkarian.

Arrokoth Kuiper eraztunean kokatutako gorputz hotz tipikoa da, eta Eguzkitik 6.500 milioi kilometrora dago.

Lepo estu batek lotutako bi gingilez osatua dago (kakahuete forma du). Gainazala izoztutako metanolaz estalita dago eta kolore gorrikoa da —oraindik identifikatu ez dituzten molekula organiko konplexuak tarteko, ziurrena—.

Ikerketen arabera, duela 4.000 milioi sortu zen, eguzki sistema eratzen ari zenean. Arrokoth ikertu dutenen iritzian, planetesimalak —espazioan dauden gorputz solidoak, planetak baino txikiagoak— eratzeko beharrezkoak izan ziren jatorrizko objektuak nola sortu ziren argitzeko gakoa izango da, eztabaida zientifiko handia izan baita horren inguruan.

Orain arte bi eredu egon dira gorputzok zelan osatu ziren azaltzeko. Zaharrenak akrezio hierarkikoaren ondorioz sortu zirela esaten du. Horren arabera, eguzki nebulosako —eguzki sistemari forma eman zion egitura— hainbat lekutatik etorritako objektuek elkarren kontra talka egin zuten eta bortizki fusionatu ziren (batzuk beste batzuk baino bortitzago).

Bigarren ereduaren arabera, eguzki nebulosaren barruan zeuden materiazko hodei lokalen kolapso grabitazionalaren ondorioz sortu zien gorputzok. Materia suabe-suabe eta pixkanaka-pixkanaka pilatu zen, ikerlarien ustez. Hain justu, Arrokoth aztertu dutenen aburuz, hodei lokal horien kolapsoak sortu du izoztutako mundu txiki hori.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X