Zaldibarko zabortegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Verter Recycling enpresak aditu talde bat kontratatu du

Zaldibarko zabortegiaren enpresa jabeak azaldu duenez, “aurreneko orduetan enpresa ez zuten ezer egiteko deitu”.
Makina bat Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Argazkia: EFE
Makina bat Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Argazkia: EFE

Verter Recycling Zaldibarko zabortegiaren enpresa jabeak aditu talde bat kontratatu du. Teknikariak Eusko Jaurlaritzaren esanetara jarriko dituela iragarri du konpainiak, zabortegian aurrera eraman beharreko egitasmoak garatzeko, enpresak jakitera eman duenez.

Konpainiak ohar batean azpimarratu duenez, "ezbeharra gertatu eta aurreneko orduetan enpresako arduradunak desagertutako bi lankideen familiak artatzen saiatu ziren".

Aurreneko orduetan ezer egin ez izana justifikatu du enpresak: "larrialdi egoera bati aurre egiteko protokoloek markatu bezala, lehen lanak administrazioak abiatu zituen, Segurtasun Saileko Larrialdi Zuzendaritzaren zuzendaritzapean".

Salbuespeneko egoera bati aurre egiteko premiazko lanak izan ziren luiziaren ondorioz. Horrela, "aurreneko orduetan ez zuten ezer egiteko deitu", erantsi du konpainiak.

Iragan asteazkenean aurreneko bilera egin zuten enpresak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko arduradunek. Bi aldeek ekintza zehatzak aurrera eramatea adostu zuten batzarrean.

"Aurreneko lanak administrazioak abiatu zituen"

Zentzu horretan, enpresak aditu talde bat kontratatu du. "Antzeko egoeratan ibilbide profesional luze eta egiaztatua dute", azpimarratu du konpainiak.

Teknikari taldea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren esanetara jarriko da, larrialdiaren kudeaketarako Batzorde Teknikoak zuzendu beharreko lanetan laguntzeko.

Era berean, Verter Recycling enpresa "Gobernuaren esanetara" jarri da. Larrialdi egoeraren lehen fasean koordinazio batzorde bat sortzea proposatu zuen Jaurlaritzak, lanak azkar aurrera eraman ahal izateko.

Gainera, Ingurumen Sailak eskatutako dokumentazioa ematen jarraitzen du enpresak, eskuragarri duen heinean.

"Joaquin eta Alberto aurkitzen laguntzeko lankidetzarako borondate irmoa une oro agertu du Verter Recyclingek, baita hondakinak kentzeko eta lurra egonkortzeko lanetan ere", nabarmendu du konpainiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X