Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean Legution zauritu zen motorzalea hil egin da

Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten, eta bertan hil da istripuan jasan zituen zaurien ondorioz.

Joan den igandean Legution istripua izan zuen 49 urteko motorzalea hil egin dela baieztatu du Ertzaintzak, EFE agentziak zabaldu duenez.

Ezbeharra 11:30 inguruan jazo zen, gizonak motorraren kontrola galdu eta errepidetik aterata.

Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten, eta bertan hil da istripuan jasandako zaurien ondorioz.

Joan den ostiralean beste motorzale bat hil zen Arratzua-Ubarrundian izan zen istripuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X