Errausketaren aurkako eta beste eredu baten aldeko manifestazioa egin dute Donostian
1.500 bat manifestarik protesta egin dute larunbat honetan, Donostian, Gipuzkoako erraustegiaren aurka, "erronka ekologiko handiaren aurrean" azpiegitura beharrezkoa ez dela uste dutelako, nahiz eta zaborrak erretzen hasia den dagoeneko. "Kontsumoaren eta zaborren murrizketan" oinarritutako eredua aldarrikatu dute.
Zubietako errauste-plantaren aurkako pankartak eta Zaldibarko zabortegiaren egoera salatzeko kartelak erakutsi dituzte manifestariek. Mobilizazioa Larreko Mahaiak deitu du. Besteak beste, Errausketaren aurkako Mugimenduak, GuraSOS elkarteak, Ernaik eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatzen dute koordinadora.
Manifestazioa Easo plazatik abiatu eta Boulevard Zumardian amaitu da. Rufi Etxeberria eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideek, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiak eta Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak protestarekin bat egin dute.
Julen Lorenzo eta Maider Angulo Errausketaren aurkako Mugimenduko eta GuraSOSeko kideek, hurrenez hurren, testu bat irakurri dute protestaren amaieran. Zubietako erraustegiari "alternatiba" badagoela azpimarratu dute.
Erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE
"Zaldibarko zabortegiaren luiziak krisi ekologikoaren egoera begi-bistan jarri du; Lurraren etorkizunari buruzko sentsibilizazio globalak lur hartu du Zaldibarren, eta gaur Gipuzkoan. Begiak ireki dizkigu eta zabor, zabortegi eta errausketa arazo handiaren aurrean mobilizatzeko arrazoi gehiago eman dizkigu", nabarmendu dute.
Zentzu horretan, Zubietako erraustegiari "begirik" kenduko ez diotela ohartarazi dute, "aldamenean eraiki diguten munstro horri".
"Desinformatzeko eta ezkutatzeko saiakeren aurrean, jarraipen, kontrol eta salaketa herri ekimen guztiak babestuko ditugu, dagoeneko martxan daudenak bezalaxe", erantsi dutenez.
Erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE
Albiste gehiago gizartea
Txirrindulari bat hil da Anoetan, auto batek harrapatuta
Istripua 20:00ak aldera gertatu da, GI-3630 errepidean.
Arrazakeriaren eta "morofobiaren" aurkako elkarretaratzeak Euskal Herrian
Arrazakeria ez dela gertakari isolatua salatzen dute, egiturazkoa baizik. Torre Pachecon gertatutakoen harira, azpimarratzen dute talde arrazistak beldurra sortzeko antolatzen ari direla, eta, beraz, batzeko deia egiten dute, elkarri eusteko.
Bilboko Garcia Rivero kaleak baldosa guztiak altxatu beharko ditu berriro, akastunak direlako
Bilboko Garcia Rivero kaleko lanak bukatzear daudela, udalak erabaki du kaleko obrei berriro ekitea, baldosa akastuak direla eta. Inguruko merkatariak oso atsekabetuta daude obraren prozesuarekin, Aste Nagusia gertu dutela
Tecnaliak Kanadara zabaldu du suarekin saiakuntzak eskala handian egiteko gaitasuna
Tecnalia ikerketa-zentroak Kanadako araudiaren arabera suarekin saiakuntzak eskala handian egiteko akreditazioa lortu du. Agiaztapen hau Estatu Batuetarako edo Erresuma Baturako lortutakoei gehitzen zaie. Lorpen honek negozio-aukerak zabaltzen dizkie eraikuntza-industriako enpresei, Europatik haragoko merkatu arautu eta zorrotzetan.
Bilboko Konpartsetako 13 txosnak ez dute Coca-Cola salduko Palestinako herriari elkartasuna adierazteko
Altxaporrue, Bizizaleak, Eguzkizaleak, Hau Pittu Hau, Kaskagorri, Kranba, Txinparta Feminista, Mekauen, Piztiak, Txinbotarrak, Txori Barrote, Uribarri eta Sinkuartelek ez dute produktu hori salduko.

Loiolako kuartelen salerosketaren eskriturak uztailaren 23an sinatuko ditu Donostiako Udalak
Salmenta horri esker 1.700 etxebizitza babestu baino gehiago eraiki ahal izango dira eremu horretan. Eskriturak sinatzen diren unetik aurrera, militarrek lau urteko epea izango dute eremutik joateko.
Bizkaiko farmaziek bat egin dute arazo soziosanitarioetako egoerak detektatzeko programarekin
Farmazien eta EUDEL-en arteko akordioa indarrean dago jada Araban eta Gipuzkoan, eta Bizkaia batutak, farmazien eta udaletako gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza-sarea, osatu da, EAEko biztanle guztiei eman ahal izateko zerbitzua.
Karga guneetatik erretiratzen ez diren ibilgailu elektrikoek ordaindu beharko dute Iruñean
Neurria abuztuan sartuko da indarrean; horrela, bada, aparkaleku gisa erabiltzen dutenekin amaitu nahi du Udalak.
Bi pertsona salatu dituzte Dantxarinean, kalean bi arma erreplika erabiltzeagatik
Foruzaingoak bi erreplika atzeman ditu; zehazki, subfusil bat eta pistola bat.
Gorroto delituak %13,8 jaitsi ziren iaz Estatuan, baina Nafarroak eta EAEk izan zuten intzidentzia tasarik handiena
Nafarroaren intzidentzia tasa 14 kasukoa zen 100.000 biztanleko, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurretik (10,8). Arrazakeria edo xenofobiagatik egindako gorroto delituak izan ziren ugarienak (804), 2023an baino % 6,07 gutxiago zenbatu arren. Aitzitik, antisemitismoarekin lotutakoak igo ziren gehien (% 60,9).