Karga guneetatik erretiratzen ez diren ibilgailu elektrikoek ordaindu beharko dute Iruñean
Neurria abuztuan sartuko da indarrean; horrela, bada, aparkaleku gisa erabiltzen dutenekin amaitu nahi du Udalak.
Iruñeko Udala ibilgailu elektrikoen karga guneetan kobratzen hasiko da, abuztutik aurrera; hain zuzen, karga bukatzerakoan ibilgailua mugitzen ez duten jabeei. Horrela, bada, aparkaleku gisa erabiltzen dutenekin amaitu nahi du Udalak.
Praktika hori bereziki antzeman da hiriguneko karga guneetan, ibilgailu horiek aparkaleku gisa erabili ohi baitituzte.
Horregatik, abuztuaren 1etik aurrera, udal sareko karga gune horiek erabiltzen dituzten pertsona guztiei zigorra ezarriko zaie.
Beraz, kargako 15 minutuak igaro ondoren, minutuko 0,20 euroko kostua izango du bertan jarraitzeak, gehienez ere 50 euroraino.
Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoak isuna jarriko du gune horietan aparkatuta dauden ibilgailuetan, baldin eta ez badira kargatzeko zerbitzua erabiltzen ari.
Gaur egun, Nafarroako hiriburuak ibilgailu elektrikoak kargatzeko 65 estazio ditu; horien artean, 29 gune publiko.