Joseba Agirreazkuenaga katedradunak irabazi du 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak irabazi du 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria. Hezkuntza Sailak adierazi duenez, "dibulgazio-lan garrantzitsua, bere ikerketa-ildoei jarraitzen dieten taldeak sortzeko gaitasuna eta ezagutza euskal gizarteari transferitzea" izan dira golardoa berari emateko arrazoiak.
Sariaren 24. edizioan epaimahaia Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloan entzute handiko lau ikertzailek osatu dute. Epaimahaia Bilbon batu da, gaur goizean, aurkeztutako hautagai guztien artean irabazlea aukeratzeko. Erabakia behin hartuta, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua izan da sarituari dei baten bitartez erabakia ezagutarazi diona.
Agirreazkuenagak 1972an hasi zuen bere ikerketa jarduera, Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean. 1980tik Euskal Herriko Unibertsitatean aritu da irakasle eta ikertzaile bezala.
Hezkuntza Sailak azpimarratu ditu katedradunak 1988tik zuzentzen duen 17 pertsonen ikerketa-taldea; transferentzia zientifikorako sortu dituen ikerketa-egiturak, hala nola Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutua, Bidebarrieta Kulturgunea eta bere ikerketa-arloarekin lotutako hainbat aldizkari eta entziklopedia; eta, euskaldunen kasua eta euren historia ikuspegi orokor eta konparatibo batean aztertuz egin dituen ikerketak.
Euskadi Ikerkuntza Saria urtero antolatzen du Hezkuntza Sailak bi helburu nagusiekin: jarduera zientifikoa sustatzea; eta, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta bultzatzea, betiere horien lanak oso eragin positiboa badu Euskadin.
Albiste gehiago gizartea
Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen sehilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago, baina nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada; izan ere, 2 kasu izan ziren iaz, eta aurten 10.
Aiora Diaz eta Eñaut Saenz de Viteri izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan
Aiora Diaz de Egiguren eta Eñaut Saenz de Viteri, 12 eta 10 urteko neska eta blusa, hurrenez hurren, izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren Jaietan. Abuztuaren 7an, txikiei eskainitako egunean, eskuartean izango dituzten aterkiak eta ardo zahatoa jaso dituzte.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?
Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira?
Legez kanpoko 3.800 tabako-pakete atzeman dizkiete Bilboko aireportuan Armeniatik zetozen bi bidaiariri
Guardia Zibilak kontrabandoko 3.800 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan, Armeniatik zetozen bi bidaiariren maletetan. 1.900 bana pakete zeramaten. Kontrabandoan aritzea egotzi diete biei.
Zizur Nagusian emaztea hiltzeagatik atxilotutako gizona ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera
Ikerketako iturriek baieztatu dutenez, atxilotutako gizonezkoak alzheimer gaixotasuna du eta litekeena da osasun-zentro batean ingresatzea.
Itsasadarraren azpiko tunela egiteko proiektua "modu irregularrean eta presaka" onartu izana salatu dute
Subflubiala Ez plataformak, eta Artaza institutuko eta Erromo ikastetxeko guraso elkarteek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua onartu duela, alegazioak aurkezteko epea oraindik zabalik dagoenean.
Agertu barik dagoen 77 urteko emakume baten bila dabiltza Barrundian, Araban
16:00ak inguruan, haren senide batek jakinarazi du emakumea etxetik atera dela eguerdian, eta ordutik ez dutela haren berririk.
78 urteko emakume baten hilketa indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira Nafarroan
Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, biktimaren senarrak eman du emaztearen heriotzaren berri. Gizona atxilotu dute.