Delituak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat labankadaz hil zuen ustezko erasotzailea espetxeratu dute Donostian

Guardiako epaitegiko titularrak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman zuen atzo, 20:15ean.
Akusatua Martutenen espetxeratu dute
Akusatua Martutenen espetxeratu dute. Argazkia: EiTB

Joan den larunbatean Donostiako Gros auzoan gizon bat labankadaz hiltzeagatik atxilotu zuten 31 urteko gizona Martuteneko espetxean sartu dute astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Larunbatetik ustezko egilea Donostiako ertzain-etxean zegoen atxilotua, eta 18:00etan guardiako epaitegira eraman dute. Guardiako epaitegiaren titularrak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du 20:15ean.

Pasaden larunbatean, 06:00ak aldera, Donostiako Katalunia plazako parke batean, erasotzaileak hainbat labankada eman zizkion biktimari, eta bertan hil zen.

Ustezko erasotzailea Txaparrene kalean aurkitu zuten ertzainek, 06:30ak aldera, eta atxilotu egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X