Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako presidenteak ez du "kolapso egoerarik" espero

Dena dela, Erkidegoko gainerako presidenteekin eta Pedro Sanchez Gobernuko presidentearekin bildu ostean Maria Chivitek aitortu duenez, "koronabirus kasuak aregoatuko dira datozen egunetan".
Maria Chivite Nafarroako presidentea
Maria Chivite Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Foru Erkidegoko Osasun sisteman "tarte zabala dago" eta, koronabirus kasu kopuruak gora egin arren, "ez dugu uste kolapso egoerak izango direnik".

Autonomia Erkidegoko gainerako presidenteekin eta Pedro Sanchez Gobernuko presidentearekin bideokonferentzia bidez izandako bileraren ostean egin ditu adierazpen horiek Chivitek. Alarma egoera beste 15 egunez luzatzeko erabakia jakinarazi die Sanchezek batzar horretan.

Luzapena ezartzeagatik babes osoa helarazi dio Chivitek Pedro Sanchezi, "egoera unetik unera ulertu behar delako, denborak neurtuta, eta beharrezkoak diren neurriak hartuta". 

Gainera, autonomoek eskura izango dituzten baliabide guztiak eta aldi baterako erregulazio planen inguruko informazioa "ondo azaltzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari, "milaka laguni eragiten dielako, eta prozedurak eta etorkizuna argi izan behar dituztelako".

Bestalde, "oinarrizko osasun material nahikoaren kezka partekatuaren" gainean hitz egin dio Chivitek. "Maskarillak, test azkarrak eta EPIak lortzeko arazo bera izaten ari garela jakinarazi diogu Gobernuari". Dena dela, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, igande honetan bertan materiala jaso dutela aitortu du.

Horrekin lotuta, osasun materiala egiteko eta ekoizteko ekimenak eta donazioak eskertu ditu. "Arin ekin nahi diogu, baina ondo planifikatuta, baliabideak, beharrak eta bideak ondo lehenetsi behar ditugulako", esan du. "Materiala ezinbestekoa da, eta datorren astea aste konplikatua izango da, koronabirus kasuek gora egingo baitute, eta baliabide ugari behar izango ditugulako".

Hala ere, "epe ertainera begiratuta kudeatu behar dugu, krisia amaitzerakoan, lanean jarraitu beharko dugulako, behintzat txertoa edo antzeko baliabideak lortu arte". 

Bestalde, "ZIUko baliabideak ongi kudeatzeko" garrantzia azpimarratu dio Chivitek Sanchezi. Nafarroan, "lehen minututik egin dugu, eta talde kudeatzaile bat dugu osasun arloan, publikoa zein pribatua izan". 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X