Genero indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Genero indarkeriaren salaketen kopurua % 26 jaitsi da EAEn apirilean

Aitzitik, Emakunderen datuen arabera, genero indarkeriaren biktimei laguntza berezia emateko telefonoan egindako deiak % 25 gehiago izan dira.
Izaskun Landaida
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak 2020ko datuak eman ditu

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren esanetan, genero indarkeriaren salaketak % 26 jaitsi dira apirilean, baina, aldiz, % 25 handitu da dei kopurua Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politika Sailak indarkeria mota honen biktimei laguntzeko kudeatzen duen telefonoan.

Kopuru ofizialen beherakadaren aurrean, Emakundeko zuzendariak Onda Vascan egin dioten elkarrizketan esan du erasotzaileekin bizi diren emakumeek salaketak jartzeko izan ditzaketen zailtasunei egotzi zietela hasiera-hasieratik salaketa kopuruaren beherakada hori.

Landaidak argitu du konfinamenduan zehar indarkeria pairatzen ari direnek hainbat bide dituztela salaketa jartzeko: 900 840 111 telefono zenbakia, Biktimei Laguntzeko Zerbitzua, udaletako gizarte zerbitzuak eta, larrialdi baten aurrean, 112 telefono zenbakia. Gainera, 112 appa ere badagoela gogora ekarri du eta, bertan, botoia sakatu hutsarekin ematen dela larrialdiaren berri.

Bestalde, “egoera berri honetan”, “berebizikoa” iritzi dio auzokideen jarrera “aktiboari”, kontuan hartuta herritarrek “gero eta kontzientzia eta sentsibilitate handiagoa dutela emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean”.   

Krisi honek berdintasunaren alde egiten ari ziren urratsei eragin ote liezaiekeen galdetuta, Landaidak adierazi du arriskua beti dagoela hor eta krisi garaietan beti dagoela atzera egiteko arriskua. Horregatik, “adi” egon behar gara.

Emakunderen zuzendariak adierazi du krisi hau “arlo askotan” izaten ari dela eraginak, baita “gizon-emakumeen berdintasunean eta emakumeen aurkako indarkerian”.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X