PCRa egingo diote medikuarengana COVID-19aren sintomak jota bertaratzen den orori
Osakidetzak PCR probak egingo dizkie COVID-19aren sintomak jota ospitaleratzen dituzten edo lehen arretako zentro zein larrialdi zerbitzuetara joaten diren guztiei, baita adinekoen egoitzetan sintomatologia susmagarria agertzen dutenei ere.
Nekane Murga Osasun sailburuak agindu bat argitaratu du gaur, asteartearekin, Euskadiko Aldizkari Ofizialean, kasu berriak azkar detektatzeko eta beren kontaktuak kontrolatzeko giza baliabideak eta antolaketa egitura zehazteko.
Agindu horri jarraituta, PCR proba egingo diete medikuarengana joaten diren guztiei eta adinekoen egoitzetan daudenei, sintoma hauek badituzte: sukarra, eztula, arnasestuak, odinofagia (eztarriko mina, irenstean), anosmia (usaimena galtzea), ageusia (dastamena galtzea), giharretako mina, bularreko mina, beherakoa eta buruko mina, besteak beste.
PCRak barik, azterketa serologikoak (test azkarrak) egin liezazkiekete, “sintomen zein puntutan dauden ikusita”.
Erakunde Sanitario Integratu (ESI) bakoitzean, “kasu eta kontaktuak kudeatzeko eremua” egongo da, erizain baten zuzendaritzapean, eta horrek hartuko du lehen arretako zerbitzuetan detektatutako kasuen ardura.
Aginduak kasuen ikerketa aste osoan zehar egin behar dela jasotzen du, jaiegunak eta asteburuak barne, eta, hartara, behin-behineko langileak kontratatuko dituzte zeregin horretarako, berehala eta urgentziaz.
Bestalde, lan arloan, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea arduratuko da positibo berriak eta horien harremanak aztertzeaz.
Kasu berri bat detektatzen denean, eria eta horren kontaktuak etxean isolatzea gomendatuko dute eta PCRa egingo diete, harreman estua izanez gero. Go.Data Osasunaren Mundu Erakundearen aplikazioa erabiliko dute horretarako, sailburuaren aginduan jasota agertzen denez.
Albiste gehiago gizartea
Osakidetzak 67 lagun artatu ditu azken 10 egunetan, tenperatura altuen ondorioz
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 55 pertsona horietatik 37 ospitaleetara nahiz osasun zentroetara eraman behar izan dituzte. Gipuzkoan jazo dira kasu gehienak (40), eta ekainaren 24, 28 eta 29an izan dira beroarekin lotutako intzidentzia kasu kopururik handiena.
Bidaiari bat atxilotu dute Loiun, kontrabandoagatik
Atxilotuak 2.550 tabako-pakete zeramatzan fakturatutako ekipajean.
Uztailaren 7an zezenketen aurkako kalejiran parte hartzeko gonbita egin die Iruñea Antitaurina taldeak herritarrei
Txupinazo egunean Udaletxe Plazatik abiatuko den kalejiraren aurkezpena egin du elkarteak astelehen honetan, Iruñean. "Animaliei tratu txarrak ematea" festaren parte izatearen kontra agertu da taldea, eta "herritar gehienak zezenketen aurka" daudela gaineratu du.
Pablo Ibarren senideak "itxaropentsu, baina zuhur", agertu baita Floridako krimenak nork egin zituen dakien lekukoa
Pablo Ibarren senideak "itxaropentsu, baina zuhur" daude, Floridako krimenen benetako egileak ezagutzen dituen lekuko bat agertu berritan.
Alarde zatitua beste urte batez Irunen, San Martzial egunarekin batera
7:40an atera da Alarde Tradizionala, eta 10:20ean hasi du ibilbidea Parekideak.
Gizon bat hil da Donostian, patinete batekin istripu larria izanda
55 urteko gizaseme bat hil da Altza auzoan, istripuz. Familiak salatu duenez, patinetearen kontrola galdu zuen txarto zegoen estolda batetik pasatzean, eta ingurua konpontzeko eskatu diote Udalari.
Beroak ez du etenik Euskal Herrian
Asteburuko bero-boladak jarraipena izango du astean zehar, eta 30 ºC-tik gorako tenperaturak neurtuko dira berriro hiriburuetan.
Garbitzaile bat hil da bero-bolada betean, Bartzelonan
Bartzelonako Udalak baieztatu egin du gertakaria, baina oraindik ezin da ziurtatu beroak eragin izana heriotza.
Lekeitiok bere egun handia ospatu du gaur Kaxarranka dantza tradizionalarekin
Zortzi arrantzalek eutsitako kutxaren gainean aritu da Olatz Maruri dantzaria. Bigarrengoz, emakume bat, duela bi urte Ane bere ahizpak egin ostean.
Pertsona bat atxilotu dute Donostian hiru edukiontzi erretzea egotzita
28 urteko gizonezko bat atxilotu dute, kalte-delituak egotzita.