Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidaiari bat atxilotu dute Loiun, kontrabandoagatik

Atxilotuak 2.550 tabako-pakete zeramatzan fakturatutako ekipajean.

Guardia Zibilak bidaiari bat atxilotu du Bilboko aireportuan, fakturatutako ekipajean 2.550 tabako pakete baitzeramatzan; merkatuan 15.300 euroko balioa izango lukete. 

Gambiatik zetorren gizonezkoa, Bartzelonan geldialdia eginda. Prateko aireportuko agenteek, Bilboko aireportuko agenteek eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Aduana Zaintzako Zerbitzuko kideek elkarrekin egindako operazio batean identifikatu dute.

Bidaiaria Bilbora iritsi, fakturatutako maletak ekipaje-zintan jaso ez, eta terminaletik eskuko ekipajearekin soilik irten zela ikusi zutenean hasi zen operazioa. Hurrengo egunean, aire konpainiaren objektu galduen bulegora joan zen ekipajea erreklamatzera.

Une horretan, agenteek identifikatu eta zeramatzan tamaina handiko hiru maletak miatu zituzten: tabako paketez beteta zeuden. Merkantziaren balioa 14.999 eurotik gorakoa zenez (muga horretatik aurrera, tabako-kontrabandoko delitutzat hartzen da), bidaiaria atxilotu egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X