Ez, Italian ez dute aurkitu koronabirusaren sendabiderik
Ez da egia mediku italiarrek COVID-19 gaitzari aurre egiteko irtenbidea aurkitu dutenik, WhatsAppen zabaldutako mezu batek hala dioen arren. Hainbat faltsukeria nahasten dituen buloa da. Baieztapen okerren artean, Italian "koronabirusaren sendabidea" aurkitu dutela irakur daiteke, ustez OMEri entzungor egin eta koronabirusak jota hildakoei "autopsiak egin ondoren". Horrez gain, autopsia horiek ustez erakutsi duten beste gauza bat da "heriotzak eragiten dituena ez dela birus baizik eta bakterio bat", odolean koaguluak sortzen dituena.
Asko izan dira mezu horren berri emateko #Koronabuloak ekimenarekin harremanetan jarri diren erabiltzaileak 600 900 454 zenbakian, koronabirusaren inguruan sortzen diren albiste faltsuei aurre egiteko asmoz EiTBk martxan jarritako WhatsAppean, hain zuzen ere.
Honako hau da aipatutako mezua (jatorrizkoa, gaztelaniaz):
"ÚLTIMA HORA
INTERNACIONAL
ITALIA
EN ITALIA POR FIN SE ENCONTRÓ LA CURA PARA EL CORONAVIRUS.Los médicos italianos, desobedecieron la ley mundial de la salud OMS, de no hacer autopsias en los muertos del Coronavirus y ellos encontraron que NO es un VIRUS sino una BACTERIA la que produce la muerte. Esta hace que se formen coágulos en la sangre y causa la muerte del paciente.
Italia derrota al llamado Covid-19, que no es otra cosa que "Coagulación intravascular diseminada" (Trombosis).
Y la forma como combatirlo o sea su curación, es con los “antibióticos, anti-inflamatorios y anticoagulantes”. ASPIRINA, Lo que indica que se había estado tratando mal a esta enfermedad.
Esta sensacional noticia para el mundo lo han producido médicos italianos al realizar autopsias a cadáveres producto del Covid-19.
Algo más, según patólogos italalianos. "Nunca se necesitaron los ventiladores, ni de la unidad de cuidados intensivos".
Por lo tanto en Italia se inició el cambio de los protocolos, ITALIA SE REVELA Y LEVANTARIA LA LLAMADA pandemia mundial por la OMS, esta curación ya los Chinos lo sabían y no informaron POR HACER NEGOCIO.
Fuente: Ministerio de Salud de ITALIA.
COMPARTIR QUE SE ENTERE TODA ESPAÑA QUE NOS HAN ENGAÑADO Y ASESINADO A NUESTROS MAYORES !!!"
COVID-19ari buruzko buloei aurre egiteko, Euskal Irrati Telebistak Maldita.es webgunearen laguntza du (Maldito Bulo atalaren bidez), eta ekimen horrek dagoeneko gezurtatu du mezu horretan adierazten direnen egiazkotasuna.
Zer dakigu mezuan esaten denari buruz?
Hartara, Maldito Bulok aztertutakoaren arabera, azken hilabeteetan zehar Italian egindako ikerketa batek 38 autopsia egin ditu COVID-19ak kutsatutako gaixoen biriketan. Analisi horien emaitzak apirilaren 22an British Medical Journal aldizkari zientifikoan argitaratutako preprint baten bidez eman ziren ezagutzera, eta bertan ez da inon esaten sendabidea aurkitu dutenik. Aitzitik, baieztatzen dena da gaixotasunaren jatorria birus batean datzala eta ez bakteria batean. (Preprint izenarekin ezagutzen dira zientzialariek doako biltegi edo gordailuetan uzten dituzten artikuluak, mundu osoko adituekin partekatzeko. Honela azaldu dute Maldita Ciencia atalean).
OMEk ez ditu autopsiak debekatu
Bestalde, mediku italiarrek proba horiek egiteak ez du urratzen Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritako inolako oharrik edo "legerik". Izan ere, OMEk berak analisi horietarako beharrezkoak diren kontrolerako neurri teknikoak eta ingurumenekoak plazaratu zituen, martxoaren 24an argitaratutako dokumentu batean.
Horren erakusgarri dira, gainera, Gasteizko Txagorritxu ospitalean egiten ari diren autopsiak. Horiei buruz hitz egin zuen Isabel Guerrak, Arabako ESIko Anatomia Patologikoko Osasun Kudeaketako Unitateko buruak, Radio Euskadiko Boulevard Magacine saioan, maiatzaren 13an. Gerra doktoreak onartu zuen mota horretako autopsiak "arrisku biologiko handikoak" direla; hala ere, esan zuen oso ohituta daudela "Norbera Babesteko Ekipo (NBE) guztiak" jartzera eta "biosegurtasun neurri guztiak" hartzera.
Pneumonia bai, tronbosia ere bai
Bestalde, mezuan aipatzen da COVID-19k eragindako heriotzen arrazoia odolaren koagulazio-arazoak (tronbosia) direla, eta ez, ordea, arnasketa-arazoak (pneumonia). Koronabuloak ekimenean gai hori jorratu genuen aldez aurretik Gorka Orive UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslearen eskutik. Orivek La Mecánica del Caracol zientzia-dibulgazioko programari eskainitako elkarrizketan adierazitakoaren arabera, COVID-19 gaitza "zalantzarik gabe, arnasketa-arazoa da; baina, halaber, ehuneko nabarmenean (% 15-20an), beste alterazio-mota batzuk ere agertzen dira, bihotz-alterazioak kasu, baita tronboekin, koagulazio-arazoekin edo enboliekin lotzen direnak ere.
Hala azaldu zuen Sergio Harari Milango San Giuseppe Ospitaleko Neumologia Unitate Operatiboko zuzendariak ere Corriere della sera egunkari italiarrari eskainitako elkarrizketa batean. Hararik esanetan, zenbait gaixok nahasmendu tronboenbolikoak izan arren, "heriotza gehienak pneumonia interstizialak eta arnas gutxiegitasunak eragindakoak dira".
Zentzu berean mintzo da Maldita Ciencia atarian Pepe Alcamí Carlos III Osasun Institutuko birologo eta immunologoarentzat. Bere ustez, "gaixotasun oker baten aurrean gaudela esatea zentzugabea da" eta arnasgailuek biziak salbatzen dituztela gogorarazi du. Ondorioz, ez da egia, mezuak dioen legez, ez dela "arnasgailurik behar izan".
Konspirazio-teoriak
Aztertutakoa baino luzeagoa den bertsio bat ere zabaldu da WhatsAppen bidez. Bertan, aipatutako gaiez gain, konspirazio-teoria sinesgaitz bat ere gaineratzen da: "Jendarteari txertoa eta txipa jarri nahi dizkiote erailtzeko, masak kontrolatzeko, eta munduko populazioa murrizteko azken helburuarekin".
Bulo beraren bertsio luzeagoa:

WhatsAppetik zehar dabilen Italiari buruzko buloaren bertsio luzearen irudia. Argazkia: EITB
Maldita.es webgunearekin eta Eva Caballerok Radio Euskadin zuzentzen eta aurkezten duen La Mecánica del Caracol dibulgazio-programan parte hartu ohi duen komunitate zientifikoarekin lankidetzan aritzeaz gain, #Koronabuloak ekimenak VOST Euskadiren laguntza ere badu koronabirusaren inguruko albiste faltsuei aurre egiteko helburuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Grazalema ur-jauziz inguratuta erakusten dute airetik hartutako irudi ikusgarriek
Azken orduotako euriteen ondorioz, metro karratuko 700 litro ur pilatu da Grazaleman (Cadiz). Guardia Zibilak airetik hartutako bideo honetan, herri oso bat ur-jauziz inguratuta ikus daiteke. Agintariek herria husteko agindua eman dute —1.500 herritar inguru—, badaezpada, uholdeek eragin ditzaketen kalteak direla eta.
Dei komertzialek 9 digituko zenbakiak erabiliko dituzte 400 aurrizkiarekin
Gainera, bezeroaren arretarako deiak soilik horretarako berariaz esleitutako zenbaki laburretatik, doako tarteetatik (800 eta 900) edo zenbaki geografikoetatik egin ahal izango dira.
Grazalematik alde egiteko agindua eman dute: Ura entxufeetatik eta etxeak ibai bihurtuta Leonardo borraskaren eraginez
Leonardo borraskak Andaluzia kolpatzen jarraitzen du, eta eguraldi iragarpenaren arabera, giro ezegonkorrak segida izango du asteburuan ere. Izan ere, Grazalemako etxebizitza askotan ura entxufeetatik atera da.
Leonardo borraskak Andaluzia astintzen jarraitzen du eta 3.500 pertsona baino gehiago atera dituzte etxetik
Pasa den astelehenean Leonardo borraska Andaluziara iritsi zenetik, larrialdi zerbitzuek 2.231 intzidentzia baino gehiago kudeatu dituzte, eta Malagako Sayalonga udalerrian ibaira erori zen emakumearen bila jarraitzen dute. Grazalema udalerrian (Cadiz), esaterako, metro koadroko 575,3 litro pilatu dira 24 ordutan.
Hainbat kilometroko auto-ilarak Avanzadan, Leioa parean, hainbat ibilgailuk talka egin ostean
Trafiko-istripu batek zirkulazio-arazo handiak eragin ditu BI-637 errepidean, Avanzada tartean, Leioa parean, Erandiorako bidean.
Minbizia ez da borroka bat, ez da gerra bat
Minbizia borroka gisa definitzen da askotan, hizkera belikoa erabiltzen da, eta borroka hori irabazteko ardura pazienteari ematen zaio. Gaixoaren jarreran eta borondatean egiten da azpimarra, baina, hainbat ikerketa psikologikoren arabera, pentsamendu hori ez da batere egokia eta gaixotasuna gainditzea zaildu ere egiten du.
Herritarrak etxetik ateratzen hasi dira Grazaleman, azken orduotako uholdeak direla eta
Grazalema udalerriko (Cadiz) Ribera de Gaidovar inguruko bizilagunak etxetik ateratzen ari dira. Fresnillo presatik oso gertu bizi dira, eta ur-maila oso altua da han. Azken orduotan, metro koadroko 478 litro ur pilatu dira. "Alerta gorena" ezarri dute.
Telegrameko sortzaileak Sanchezen aurka egin du, sare sozialen plana dela eta: "Kontrolerako urratsak dira"
Mezua igorri die Estatu Espainiarreko erabiltzaileei, ohartaraziz Pedro Sanchezek atzo iragarritako neurriek "zaintzapeko estatu" bihur dezaketela Espainia, "babesaren aitzakian".
Arratiako Koruak 75 urte bete ditu santa eskean
1951n sortu zen, Artea eta Areatzan zeuden abesbatza bana batu zirenean, eta ordutik ez du inoiz hutsik egin otsailaren 4an. Bizkaiko hainbat herritan abestu ondoren, hiriburuan aritzen dira kantuan, azken urteetan bezala, Caritas elkartearentzat dirua biltzen.
Mouliaak Errejonen aurkako salaketa erretiratu du "osasun arrazoiengatik", baina ez du akusazioetan atzera egin
Herri-akusazioak bere horretan jarraitzen du "biktimaren eskubideak" babesteko. Bestalde, diputatu ohiak aktorearen kontrako kereilarekin jarraituko du.