Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jendetza EAEko hondartzetan, kontrolekin, 2 fasearen lehenengo asteburuan

Arauen betetzea kontrolatzen ibili dira Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteak. Erantzukizunez jokatzera deitu du Jaurlaritzak, eta birusa desagertu ez dela gogoratu du.
Plentziako hondartza
18:00 - 20:00
Plentziako hondartzan nahasmena egon da: eguzkia hartu bai ala ez?

Deseskalatze prozesuaren 2 fasearen lehenengo asteburu honi udako giroa egokitu zaio, eguzkitsua eta tenperatura altuekin. Horren ondorioz, herritar ugari bildu dira larunbat honetan EAEko hondartzetan.

Dena dela, koronabirusaren kutsatzeak saihesteko asmoz, arauen betetzea kontrolatzen ibili dira Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteak. Hortaz, bi metroko distantzia gordetzen ez zuten herritarrei arreta deitu diete, eta baita eguzkia hartzera hondartzan etzan direnei ere, Udalak hori debekatu duen udalerritan, hain zuzen ere.

Gipuzkoa

Gipuzkoako hondartza gehienetan, ordea, eguzkia hartzeko etzan gaitezke. Hala ere, Orioko eta Getariako Udalek iragarri dutenez, larunbat honetatik aurrera euren hondartzak "dinamikoak" izango dira, hau da, bakarrik izango dira paseatzeko, bainua hartzeko eta kirola egiteko.

Hondarribian, porturako sarrera itxi behar izan du Ertzaintzak, jendetza bildu delako bertan. Deban, egunean zehar bozgorailu bidez gogoratu dituzte jarraitu beharreko arauak.

Bestalde, Kontxako hondartzan, Donostian, jende asko egon da, eguerdi aldera bereziki, baina ez da izan aurreko egunetako jende pilaketarik, eta oro har herritarrek bi metroko distantzia errespetatu dute.

Bizkaia

Hondartzetako erabilera murritzagoa izan da Bizkaian, izan ere, Udal gehienek etzanda egoteko aukera debekatu dute (Muskizen, Zierbenan eta Bakion, esaterako). Hala eta guztiz ere, hainbat pertsona etzan dira, eta udaltzainek arreta deitu diete. Bakion, gainera, aire-zaintza ere egin du Ertzaintzak helikoptero bidez, eta itsasoan txalupa batekin.

Araba

Landa eta Garaioko barne hondartzetan, Zadorrako urtegietan, "lasaitasuna" izan da nagusi, zenbait erabiltzailek adierazi duenez. Ertzaintza eta Miñoiak edukiera eta sarrerak kontrolatzen ibili dira. Landan, adibidez, eguerdirako aparleku guztia beteta zegoen, eta Garraion, % 50eko edukierarekin, ordu berean bete da. Hortaz, Ertzaintzak ez du auto gehiago pasatzen utzi.

Erantzukizunez jokatzeko

"COVID-19a ez dago oporretan", ohartarazi du Nekane Murga Osasun sailburuak. Horregatik, herritarrei erantzukizuna eskatu die berriro, hondartzetan zein garraio publikoan pilaketak saihesteko eta balizko agerraldiak eragozteko; izan ere, Euskadi "hasierako kutxatilara" itzuli daiteke.

Azken egunetan, eguraldi onarekin, hondartzetan, pasealekuetan eta metroan ikusi diren irudiak eta pilaketak ez dira errepikatu behar, Murgak prentsaurrekoan azpimarratu duenez. Hondartzen erabilera "dinamikoa" egiteko gomendioa eman zuen Osasun Sailak, gogorarazi duenez.

"Taldean, toallak, edariak, kremak partekatuz eguzkipean ez etzan. Hori da beti saihestu behar duguna", eskatu du sailburuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Albiste gehiago gizartea

Mozos or runners prepared for the first running of the bulls of Sanfermines 2025 in Estafeta street during Sanfermines festival, in Pamplona, northern Spain, 07 July 2025. Sanfermines runs until 14 July. EFE/ Jesus Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uztailaren 7ko entzierroa, iruditan

Cadizko ganadutegiko zezenek egin dute 2025eko sanferminetako lehen entzierroa. Animaliek eta entzierrozaleek eroriko ugari izan dituzte, aurreko orduetan euriak bustitako zoladura gainera erori direlako.

Gehiago kargatu