2 fasea: Zer egin daiteke EAEn?
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aldizkari Ofizialak Iñigo Urkullu lehendakariaren dekretua publikatu du, Euskadiko deseskalatze prozesuaren 2 fasea arautuko duten neurriak jasotzen dituena. Arau berriek orain arteko murrizketak arindu eta mugikortasuna handitzea ekarriko dute. 2 fasea gaur, astelehena, hasi da, eta, ondo bidean, ekainaren 7a arte iraungo du.
Mugikortasuna eta ordu-tarteak
- Pertsonen mugikortasuna mugatzen zuten ordutegi-tarteak bertan behera geratu dira.
- 70 urtetik gorako pertsonek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko lekuetan, 10:00etatik 12:00etara bitarteko eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegi-tarteetan.
- Kirolari dagokionez, edozein ordutegitan egin ahalko da jarduera fisikoa.
Lurralde-mugikortasuna (baldintzak ez dira aldatu)
- Pertsonen mugikortasuna mugagabea izango da lurralde historikoaren barruan.
- Halaber, lurralde historikoen arteko mugikortasuna mugagabea izango da adineko senideei bisitak egiteko, arrazoi sozioekonomikoengatik eta lan-arrazoiengatik, baina lurraldeen arteko mugikortasun-muga indarrean dago aisiarekin lotutako jardueretarako.
15 pertsona arteko bilerak etxeetan edo gune itxietan
- Gehienez ere 15 laguneko familia- eta gizarte-bilerak egin daitezke, etxebizitzetan eta lokal pribatuetan edo jendearentzat irekita dauden guneetan.
- Topaketa horiek osasun-agintariek gomendatutako distantzia- eta prebentzio-baldintzetan egin beharko dira.
Tutoretzapeko etxebizitzak, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroak eta adinekoentzako egoitza-zentroak
- Berriro bisita egin ahalko dira tutoretzapeko etxebizitzetan, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan eta adinekoentzako egoitza-zentroetan bizi diren pertsonak, eta egoiliarrek ibilaldiak egin ahalko dituzte.
Ostalaritza, jatetxeak eta saltokiak
- Ostalaritza-establezimenduetan, barruko espazioak irekiko dituzte, eta terrazen jarduerarekin jarraituko da. Bi kasuetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da, eta bi metroko tartea egongo da mahaien edo mahai-multzoen artean. Bezeroek, baina, eserita egon beharko dute beti. Diskotekak eta gaueko aisialdirako tabernak ez dira arau honen barruan sartzen.
- 400 metrotik gorako merkataritza-guneak berriro irekiko dituzte, eta hurbileko merkataritza-jarduerarekin jarraituko da, gehienez ere % 40ko edukierarekin.
Elkarte gastronomikoak eta txokoak
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, gehieneko %50eko edukierarekin eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean eta garbiketa eta desinfekzioan hostalaritzaren arautegi berbera bete beharko dute.
Gizarte-zerbitzuen arloko zerbitzuak eta prestazioak
- Gizarte-zerbitzuak ematen dituzten zentroak eta zerbitzuak berriro ireki ahal izango dira jendearentzat.
Kulturako eta aisialdiko jarduerak
- Kultura- eta aisialdi-jarduera espazio itxietan berrezarriko da, museotan %50 arteko edukierarekin eta heren bateko edukierarekin, kultur etxe, antzoki eta zinematan 50 pertsonako gehiengoarekin.
- Espazio irekietan, gehienezko edukiera heren batekoa izango da, 400 pertsonako gehiengoarekin. Publikoa eserita, eta beti bermatuko dira distantziak eta gainerako segurtasun-neurriak beteko dira..
Turismo aktiboa eta natura
- Turismo aktibo eta naturalarekin berriro hastea baimenduko da, gehienez 20 pertsona arteko taldeetan.
Hezkuntza
- Astelehen honetan sartuko da indarrean Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 23ko agindua, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerak berriz hastea eta ikasketa jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen duena.
- Maiatzaren 25etik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan edo Helduen Hezkuntzako baliokidean, Batxilergoko 1. eta 2. mailan eta Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailan aurrez aurreko irakaskuntza- eta hezkuntza-jarduerari berrekingo diote, bai eta azterketak egiteari ere.
- Ekaineko lehen astean, gainerako ziklo eta mailetako irakasleak eta irakasle ez diren langileak ere hasiko dira lanean, ikastetxeetan hezkuntza-jarduerari berriro ekiteko.
- Era berean, hauek ere abiatuko dira:
- Araubide Bereziko Irakaskuntzak (artistikoak, kirolekoak, hizkuntzetakoak).
- Proba libreak DBH, Batxilergo eta LHko tituluak lortzeko.
- Enplegurako Lanbide Heziketako prestakuntza-jarduera presentziala eta lanekoak ez diren praktiken moduluak.
- Aurrez aurreko jarduera Unitate Terapeutikoetan eta Hezkuntza Bereziko Zentroetan.
- Hezkuntza- eta prestakuntza-jarduera presentziala euskaltegietan, akademietan, eskoletan eta prestakuntza-zentroetan eta antzekoetan, publiko zein pribatuetan, besteak beste, hizkuntza-, arte- eta kirol-esparruetan.
- Azterketa ofizialen deialdia, antolaketa eta ospakizuna (adibidez, HABE).
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.