Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Oiartzun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendizale bat hil da Aiako Harrian istripua izanda

42 urteko mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Mendizale bat hil da gaur Aiako Harrian, Oiartzunen, SOS Deiakek jakinarazi duenez.

Istripua 12:20 aldera gertatu da. Ordu horretan, bertatik zebiltzan hiru lagunek eman diete abisua larrialdi zerbitzuei. Berehala, helikoptero bat eta Ertzaintzaren mendi talde bat bertaratu dira ezbeharra gertatu den lekura. Sendagileak, baina, ezin izan du ezer egin gizona onik ateratzeko.

42 urteko mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X