Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte baten gorpua aurkitu dute Aragoi ibaian, Martzillan

Dirudienez, harri batetik egin du salto gazteak, eta uretatik ateratzen ez zela ikustean, haren bila jo dute hainbat lagunek. Azkenean, itsas-salbamenduko talde batek aurkitu du gaztearen hilotza.

Itsas-salbamenduko talde batek gazte baten gorpua aurkitu du ostiral arratsaldean Aragoi ibaian, Martzilla (Nafarroa) parean.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 20:15ean aurkitu dute hilotza, urperatuta.

17 urteko gaztea Martzillan bizi zen, harrera etxe batean. Istripuaren berri izan dutenean, ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira harrera etxeko arduradunak eta Martzillako alkatea.

Datozen orduetan, Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eramango dute gorpua.

Aipatu iturriek adierazi dute 17:30ean jaso dutela gaztearen desagerpenaren berri. Berehala, erreskate taldeak, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa istripua jazo den lekura joan dira.

Dirudienez, harri batetik egin du salto gazteak, eta uretatik ateratzen ez zela ikustean, haren bila jo dute hainbat lagunek, baina aurkitu ezinda ibili direnez, 112 larrialdietako telefonora deitu dute. Azkenean, itsas-salbamenduko talde batek aurkitu du gaztearen hilotza.

Egun gutxitan Nafarroan itota hil den bigarren gaztea da hau. Uztailaren 23an, neska bat hil zen Aragoi ibaian, Milagron.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X