Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Urte bukaerarako lehenengo txerto bat prest egotea" aurreikusten du EBk

Stella Kiriakides Europar Batasuneko Osasun komisarioak ohartarazi duenez, "txerto batek ez ditu arazo guztiak kolpean konponduko".
Lana laborategi batean. Argazkia: EFE

Europar Batasuneko Osasun komisario Stella Kiriakidesek COVID-19en kontrako txertoa 2020 bukaeran prest egoteko itxaropena adierazi du Handelsblatt egunkari alemaniarrean egindako elkarrizketan.

"Momentu honetan iragarpenak egitea oso arriskutsua den arren, baditugu zenbait adierazgarri on esateko hasierako txerto bat prest egon litekeela urte bukaerarako edo datorren urteko hasierarako", esan du.

Kiriakidesek ohartarazi duenez, "txerto batek ez ditu arazo guztiak kolpean konponduko", baina normaltasunera pixkanaka itzultzea ahalbidetuko luke, "herritar talde garrantzitsu bati txertoa jartzen bazaie, arrisku taldekoei batez ere".

Zientzialariek ez dute argi txertoa noiz egon daitekeen prest, garatzeko prozesuak urteak eman litzakeelako edo, teorian, ezinezkoa izan litekeelako.

Bestalde, komisarioak ohartarazi du EBko zenbait estatutan gero eta agerraldi gehiago daudela.

Zentzu horretan, gobernuei “proben, behaketa lanen eta berehalako isolamenduaren bitartez infekzio iturriak isolatzeko” deia egin die.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Adimen Artifiziala, bullyinga egiteko tresna berria: “Hezkuntza digitalean hezi behar ditugu haurrak”

Azken urtean, ziberjazarpena gauzatzeko adimen artifizialaren erabilerak nabarmen egin du gora, hainbat ikerketaren arabera. Gelakideren baten argazki, bideo edo audio bat manipulatuz bideo faltsuak sortzeko erabiltzen da AA, eta sare sozialen bidez zabaltzen dira. Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituak adierazi du orain "duela urte batzuk baino askoz bizkorrago" hedatzen direla edukiak, eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezkeela.  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X