Zubia: "Pertsonen arteko harremanak ahalik eta gehien murriztu behar ditugu"
Covid-19ari aurre egiteko, ez zaio behar beste garrantzia eman kontaktuak murrizteari, eta eskuak garbitzeak, musukoa janzteak eta distantzia soziala mantentzeak bezainbeste balio du. Hala esan du, Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' saioan, Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien Unitateko medikuak, eta berandu baino lehen, norberak bere harreman sarea murriztu behar duela nabarmendu du. Herritarrei helarazi zaien mezua ez dela "guztiz zuzena" izan uste du.
Positiboen goranzko joerak jarraituz gero, "laister egoera lehertuko da eta neurri zorrotzagoak beharko dira, bai ala bai", esan du Zubiak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. Espazio itxietan eta jende asko pilatzen den lekuetan arreta jarri behar dugu gaitza horrelako egoeretan zabaltzen delako, Zubiaren hitzetan.
Beste konfinamendu bat gertu ikusten duen galdetuta, erantzuna argia izan da: "Osasun sistemak gainezka egiten badu, ez dago beste biderik. Aurrekoan ere horregatik erabaki zen konfinatzea, eta oraingo datuak ez dira onak. Gora goaz modu esponentzialean, denbora gutxian bikoiztu egin du kutsatuen kopurua. Bigarren olatua edo nahi duzun izena jarri, baina egoera larria da eta neurriak zorroztu egin beharko dira".
Neurriak hartzen "norberarengandik" hasi behar dugula esan du, "beti pentsatzen baitugu gaizki ari dena bestea dela". " Fokua denon jokabide orokorrean jarri behar dugu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Tenperatura altuek gorabeherak eragin dituzte
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.