Primitiba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

11.000.000 euro baino gehiagoko saria utzi du Primitibak Donostian

Txartel saritua Donostiako 5. loteria-administrazioan baliozkotu da. Konbinazio irabazlea honako hau izan da: 36 43 37 23 30 29.

Madrilen egindako irailaren 10eko Primitibaren zozketan Sail Bereziko irabazle bakarra egon da (6 asmatze + bota adinakoa), eta Lehen Saileko sari metatuarekin (6 asmatze) 11.226.404,44 euro jasoko ditu.

Txartel saritua Donostiako (Gipuzkoa) 5. Loteria Administrazioan baliozkotu da, Jose Maria Sert plazan.

Konbinazio irabazlea honako hau izan da: 36 43 37 23 30 29.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X