Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehortea arazoak eragiten ari da hainbat udalerritan

Zuian (Araba) ureztatzea debekatu dute, eta Lea Artibaiko bost udalerritan ur kontsumoa kontrolatzeko eskatu dute eta neurriak hartu dituzte.
Markina-Xemein. Argazkia: Txaro Ortiz Zarate
Markina-Xemein. Argazkia: Txaro Ortiz Zarate

Azken asteotan euri gutxi egin duela eta, Euskal Herriko hainbat txokotan ura falta da. Horregatik, neurriak hartzen hasiak dira hainbat udalerritan, uraren erabilera mugatzeko.

Zuiako (Araba) Udalak abuztuaren 5etik du debekatuta ibaiko ura ureztatzeko erabiltzea. Gaur gaurkoz, ez da ur mozketarik izan, baina egoera muturrekoa dela jakinarazi diote bertatik EiTBri.

Bizkaiko Lea Artibain ere indarrean dira debekuak. Udan ez du ia euririk egin, eta Artibaiko ura ezin da autoak edota patio pribatuak garbitzeko erabili, ez eta igerilekuak betetzeko ere.

Koldo Urkullu Bizkaiko Ur Partzuergoko ordezkariak adierazi duenez, neurri horiekin “normaltasun osoz” bizi daiteke.

Markina-Xemeinen harago joan dira, eta kaleko iturriak moztu dituzte, izan ere, % 70 ur gutxiago jaso omen dute, Luis Egurrola alkateak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X