Olatu handien arriskua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Paseo Berria eta Haizearen Orrazia itxita egongo dira denboralea dela eta

Babes Zibileko arlotik jakitera eman dutenez, Paseo Berria goizeko 11:00etan itxi dute, bai autoentzat baita oinezkoentzat ere, eta 14:00ak inguruan irekiko omen dute.
Donostiako Paseo Berria, itxita.
Donostiako Paseo Berria, itxita. Argazkia: EiTB

Euri-zaparradak, haize bortitza eta olatu handiak izango dira nagusi Gipuzkoan. Beraz, prebentzio neurri gisa, Donostiako Paseo Berria eta Haizearen Orrazira iristeko sarbidea itxita egongo dira.

Babes Zibileko arlotik jakitera eman dutenez, Paseo Berria goizeko 11:00etan itxi dute, bai autoentzat baita oinezkoentzat ere, eta 14:00etatik aurrera irekiko omen dute.

"Eragozpen handirik gabeko gaua" izan dela adierazi du Donostiako Udalak, euri-zaparradak etengabeak izan diren arren. Udaltzaingoa eta Suhiltzaileak elkarlanean aritu izan dira ura pilatu ez dadin.

Trenbidearen azpian, Iztueta inguruan, estoldaren irekiera ahalbidetu dute ura hobe bideratu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X