Elikagaien Segurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lidlek saldutako ahuntz-gaztaren sorta bat kendu dute merkatutik

Gazta Herbehereetan egin zuten, baina Alemaniatik merkaturatu zen. Produktuak 412 lotekoak dira eta 2020ko azaroaren 6an iraungitzen dira.

Lidl supermerkatu-kateak Herbehereetatik etorritako ahuntz-gaztaren sorta bat kendu du salmentatik. Listeria monocytogenes bakterioaren presentzia atzeman dute, nahiz eta Espainian ez den alerta horri lotutako kasurik baieztatu.

Produktuak 412 sortakoak dira eta 2020-11-06ko iraungitze-data dute, eta, EAEra ez ezik, Andaluziako, Kataluniako, Galiziako, Madrilgo, Murtziako eta Valentziako supermerkatuetara ere iritsi ziren, Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Gazta Herbehereetan egin zen, baina Alemaniatik merkaturatu zuen Jermi enpresak.

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak informazio guztia helarazi die autonomia-erkidegoei, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren bidez.

Agentziaren arabera, produktu hau duten pertsonei produktua ez kontsumitzea eta erosketa-gunera itzultzea gomendatu diete.

Haurdun egonez gero, Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak haurdunaldian kontsumitzeko egindako gomendioak kontsultatzea gomendatzen da. Gomendio horiek emakume haurdunentzat garrantzitsuak diren elikadura-higieneari buruzkoak dira, bai eta arrisku biologiko jakin batzuekin lotuta egoteagatik haurdunaldian saihestu behar diren elikagaien zerrenda bat ere (horien artean listeria monocytogenes nabarmentzen da).

Lidletik azaldu dutenez, Brasserie Licorne SAS hornitzailearen barneko kontroletan atzeman zuten bakterioa.

Konpainiaren arabera, Lidl Espainaren eta Jermi fabrikatzailearen gainerako produktuek ez dute kalterik izan.

Komunikatuan, Lidlek, hornitzaileak eta fabrikatzaileak barkamena eskatu diete "eragindako eragozpenengatik kaltetutako bezero guztiei".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X