Demografia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaldunak gutxiago eta beranduago ezkontzen dira

Ezkonberrien adina 8,1 urte handitu da azken 25 urteotan, eta dibortzioek eta ezkontza zibilek ere gora egin dute.
Ezkontzera doan biote bat.
Ezkontzen % 90 zibilak izan ziren. Argazkia: Artxiboa

Euskal Estatistika Erakundeak egin duen azken ikerketa demoskopikoaren arabera, euskaldunak gutxiago eta beranduago ezkontzen dira. 2019. urtean, 7.471 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino % 3,7 gutxiago. Ordea, EAEn bizi diren pertsonak eta heterosexualak bakarrik kontuan hartuz gero, baina, 285 ezkontza gutxiago izan dira.

Eustatek adierazi duen moduan, ezkontideen batez besteko adina estatistikak argitaratzen direnetik inoiz izan den handiena da, eta datu horiek desberdinak dira sexuaren arabera: batez beste, gizonak 37,7 urterekin ezkontzen dira eta, emakumeak 35,7rekin. Gauzak horrela, ezkonberrien adina 8,1 urte handitu da azken 25 urteotan.

Dibortzioek ere gora egin dute; gizonezkoen artean, % 68,9 egin dute gora 2005etik, 1.044 izan baitira. Emakumezkoen kasuan, % 62,6 hazi da dibortzioen tasa, 1.003 izan baitira iaz.

Eustaten arabera, heterosexualen arteko ezkontzen % 90 zibilak izan ziren iaz, aurreko urtean baino % 2,2 gehiago. Datu honen bilakaera adierazgarria da; izan ere, 1990ean ezkontza zibilak % 25 ere ez ziren.

Ezkondu eta EAEtik kanpo bizitzera joan ziren bikoteek Nafarroa, Kantabria edota Madril aukeratu zuten. Hain zuzen ere, 369 bikote joan ziren kanpora bizitzera. Arabarrek Burgos, Errioxa eta Madril dituzte gogokoen; bizkaitarrek Kantabria eta Madril atsegin dute, eta Gipuzkoako bikoteek Nafarroa eta Madril aukeratzen dituzte.

Beste alde batetik, bietako bat kanpotarra den bikoteen kasuan, % 19 hazi da kopuru hori, 1.485 bikotera arte zehazki. Ezkontza horien  % 45,7n emakumeak dira kanpotarrak, eta emakume horien ia % 75 amerikarra da. Gizonen kasuan, % 20,6 izaten da kanpotarra; amerikarrak (% 38,3) eta europarrak (% 33,3) dira gehienbat.

Bi bikotekideak atzerritarrak diren kasuetan, amerikarrak dira, oro har, eta afrikarrak dira zerrenda horretan hurrengo.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X