"Etxeko zerbitzuko lan esplotazioa datuek erakusten dutena baino zabalduago dago"
Datu ofizialek erakusten dutena baino zabalduago dago lan esplotazioa Espainian, etxeko zerbitzuaren sektorean. Hori ondorioztatu du Leire Berasaluze EHUko Kriminologiako lehen promozioko ikasleak bere doktoretza tesian.
"Lan esplotazioa xedez eginiko gizakien salerosketa eta biktimak babestea: arreta bereziki etxeko zerbitzuaren eremuan jarrita" izenburupean, etxeko zerbitzuaren esparruan gertatzen diren laneko esplotazioko kasurik larrienetan jarri du arreta Leire Berasaluzek.
Doktoretza tesiaren egileak ziurtatu duenez, gaur-gaurkoz oraindik oso gutxi ikertu da lan esplotazioa helburu duen gizakien salerosketa: "Espainiako ordenamendu juridikoan gai horren inguruko kasu batzuk planteatu badira ere, kondena epaiak ez dira asko".
Halaber, nabarmendu du zaila dela arazo hori zenbakitan jartzea, besteak beste, sektore horretan ezkutuko ekonomia oso zabalduta dagoelako eta, lana etxebizitzen barruan gauzatzen denez, lan kontraturik ez egotea eta paperik ez duten pertsonek lan egitea ahalbidetzen duelako.
Ikerlariaren iritziz, lantokia bera da lan esplotazioa errazten duen faktoreetako bat. Horrez gain, beste hainbat aipatu ditu: "enplegatzailearen eta enplegatuaren arteko botere aldea, etxeko zerbitzuaren inproduktibitate ekonomikoa, immigrazio irregularra eta egin beharreko zereginen heterogeneotasuna.
Zuzenbideko doktore berriak ganeratu duenez, nazioartean 2000. urtetik gizakien salerosketari buruzko definizio zabala aplikatzen bada ere, Espainiako ordenamendu juridikoan ohikoa izaten da salerosketa ikuspegi mugatu batetik jorratzea. Horren hitzetan, tratamendu bereizi horrek ondorio nabarmenak ditu biktimentzat aurreikusitako laguntza neurrietan.
Estatuko Fiskaltza Nagusiak 2019an argitaratutako datuei erreparatuz gero, 2013tik 2018ra bitartean 1.181 biktimak pairatu dute sexu esplotazioa xede zuen gizakien salerosketa, eta 594k, berriz, lan esplotazio helburu zuen salerosketa. Horietatik % 14 etxeko zerbitzuaren salerosketaren biktima dira.
Egoera horren aurrean eta errealitatea ezagutzeko, ikerketa sustatzearen beharra nabarmendu du Leire Berasaluzek. Zehazki, etxeko langileen errealitatea, etxeko langileen elkarteak, sindikatuak, emakumeen eta etorkinen elkarteak, eta biktimei laguntza ematen dieten gobernuz kanpoko erakundeak ezagutu nahi ditu.
Albiste gehiago gizartea
San Adriango kobazuloan neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik
40.000 urte baino gehiago dituzten piezak berreskuratu dituzte arkeologoek. Aranzadik bi hamarkada daramatza Gipuzkoan, Aizkorri mendilerroan, dagoen tunel horretan indusketak egiten. Historiako garai ugaritako aztarnak aurkitu dituzte.
Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean
Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako".
Atzerapenarekin bada ere, iritsi dira Saharako haurrak Euskal Herrira
Agiriak tramitatzeko izan dituzten arazoen ondorioz, 15 egun beranduago iritsi dira Euskal Herrira Saharako 213 neska-mutikoak. Orain bertako familietan edota aterpetxeetan igaroko dute uda abuztu bukaera arte. Behar dituzten osasun frogak egiteaz gainera, elikadura hobetzea eta basamortuko 50 graduko tenperaturak ekiditea da Oporrak Bakean ekimenaren helburua.
Izaskun Ellakuriaga Bustintza kazetari bizkaitarra hil da
Hainbat hedabidetan aritu zen lanean, tartean Bizkaia Irratian edota 'Bertsolari' aldizkarian. Horrez gainera, erakunde ugariren komunikazio aholkularia ere izan zen, besteak beste, Gerediaga elkartekoa eta Durangoko Azokakoa.
"Torre Pachecoko migratzaileek ultraeskuinak egoera astindu aurretik zegoen bizikidetza itzultzea besterik ez dute nahi"
Asier Sanchez ETBk Torre Pachecon duen berriemaileak nabarmendu du, bertako meloi zelai batetik, poliziaren presentzia izugarria dela herrian, batez ere San Antonio auzoan. Bertan biltzen da magrebtar biztanleria. Ultraeskuindarrek beste elkarretaratze bat deitu dute gaurko, 20:00etan, baina ez dute horretarako baimenik. Torre Pachecoko bizilagunek atzoko egoera errepikatzea espero dute.
"Kezkatuta eta beldur handiarekin gaude. Nire semeak ez du etxetik irten nahi"
Joan den ostiralean 16 urteko gazte bat jipoitu zuten Torre Pachecon. Duela 23 urte Murtziako herria honetan bizi den emakume ondarroar baten eta marokoar baten semea da gaztea. Domingoren aurkako erasoa salatzeko manifestazio baketsu batera joan zen lagunekin, baina, sareetako bulo baten ondorioz, Domingoren erasotzailearekin nahastu zuten, eta pertsona talde batek lintxatu egin zuen. Amak herrian eta familian bizitzen ari diren amesgaiztoa kontatu digu.
Sareetako eduki arrazistek gora egin dute, diskurtso "oldarkorragoa eta sofistikatuagoa" erabilita
Sare sozialetan gorroto-diskurtsoa monitorizatzen duen behatokiak mota honetako 54.000 eduki baino gehiago atzeman zituen ekainean: % 81 Afrika iparraldeko pertsonei zuzenduta zeuden, eta plataformek mezuen % 29 baino ez zituzten ezabatu.
Albiste izango dira: udako helmugarik gogokoenak, abisu horia beroagatik eta elkarrizketa Domingori
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hiru pertsona zauritu dira Cadreitan, zezen batek harmailetara salto egin eta gero
Zezen bat harmailetara igo zen errekortari baten atzetik, Cadreitan (Nafarroa). Animaliak errekortaria eta gradetan zeuden bi zauritu zituen. Ekitaldia aldi baterako bertan behera geratu zuten.
Udako helmugarik gogokoenak: Nora goaz euskal herritarrok oporretan?
Zenbaki handietatik haratago, hurbiltasunak pisu handia du uda sasoiko joan-etorrien mapa marrazterakoan, nahiz eta Mediterraneoak eta hirigune handiek erakargarritasunari eusten dioten.