Elurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Udalak elurteetarako planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du

Suhiltzaileen eta FCCren baliabide propioak erabiliko dituzte fase honetan galtzadak garbitzeko , gaur eta bihar espero den denboralearen eraginez.
Elurra Gasteizen
Elurra egin dezake 1.000 metroan. Argazkia: Artxiboa

Gasteizko Udalak elurteei aurre egiteko Larrialdietarako Plana aktibatu du, larrialdi aurreko fasean.

Hala, suhiltzaileen eta FCCren baliabide propioak erabiliko dituzte fase honetan, errepide eta galtzadak garbitzeko.

Euskalmeten arabera,  gaur, ostirala, elurra egin dezake 1.000 metroan , eta, goizaldean, 700 edo 800 metrora jaitsi daiteke elur-maila, eta 600 metrora ere irits liteke. Arratsaldean eta gauean, 500-600 metro inguruan ibiliko da.

Prezipitazioak arinak edo moderatuak izango dira goizaldean, baina goizean ez da prezipitazio askorik espero.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X