Elurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren egunez, zuri agertu dira Euskal herriko hainbat txoko

18:00 - 20:00
Bigarren egunez, zuri agertu dira Euskal herriko hainbat txoko
Nafarroan egin du elur gehien. Ondorioz mugikortasun arazoak izan dituzte zenbait herritan. Goizean zehar mendate batzuk itxita mantendu dira, eta kateak erabili behar izan dira beste hainbatetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X