PISHING
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Banketxeen izena erabiliz SMS bidezko iruzurrak egiten ari direla ohartarazi dute

Erabiltzaileak engainatzeko, aldizkako berreikuspen baten ondorioz kontua blokeatu izan dela ohartarazten da mezuan, eta honekin batera web esteka batean klik egitea eskatzen zaio bizktimari.
Pishing kanpaina berri batez ohartarazi dute.
Pishing kanpaina berri batez ohartarazi dute. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila

Nafarroako Guardia Zibilak SMS bidezko kanpaina berri batez ohartarazi du; banketxe ezberdinen izena erabiliz iruzur egiten dute gaizkileek.

Erabiltzaileak engainatzeko asmoz, mezu baten bidez banketxearen aldizkako berrikuspen bat egingo dela eta kontua aldi baterako blokeatua izan dela ohartarazten zaio. Gainera, testuarekin batera doan helbidean klik egiteko eskatzen zaio erabiltzaileari, baina, esteka horrek webgune faltsu batera bideratzen du. Esteka faltsu horretatik biktimari informazio pertsonala eskatzen zaio, hala nola bere NANa, telefono mugikorraren zenbakia edo bankura sartzeko erabili ohi dituen gakoak.

"Pishing" izenez ezagutzen dira gisa honetako iruzurrak. Zibergaizkileek informazio pertsonala edo banketxeko gakoak lortzeko gehien erabiltzen duten bidea da.

Zer egin behar da?

Era horretako SMSak jasoz gero, kreditu-txartelaren atzeko aldean agertzen den banketxearen bulegora deitu behar da, edo zuzen harremanetarako zenbakira deitzeko eskatu du Guardia Zibilak. Ez da inoiz SMSn agertzen den telefonora deitu behar, ezta esteka sakatu ere.

Ez fidatu mezu alarmistekin. Normalean, horrelako mezuek testu deigarriak izaten dituzte edo ekintza premiazkoren bat egiteko eskatzen dute. Hona hemen adibide batzuk: "Segurtasun-mezu berri bat duzu"; "Mugimendu susmagarriak detektatu dira": "Kontu ez-aktiboak ezabatzea"; "Jakinarazpen bat jaso duzu"; "Pakete bat duzu zain", etab.

Guardia Zibilak herritarrei gogorarazi die banketxeek ez dituztela horrelako metodoak erabiltzen datu pertsonalak eta are gutxiago pasahitzak eguneratzeko.

Nola konpondu iruzur egin badigute?

Bankuko datuak eman badira (txartel-zenbakia, PINa, CVVa, koordenatu-txartela, etab.), lehenik eta behin bankuarekin harremanetan jarri eta gertatutakoa azaldu behar da, dagozkion neurriak har ditzaten eta phishing-aren balizko ondorioak ahalik eta gehien arindu ditzaten. Bankuari jakinarazi ondoren, iruzur horren edo beste baten biktima izan bazara, salaketa bat jarri behar da Guardia Zibilaren Herritarren Arretarako edozein bulegotan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hitzkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X