ELKARRETARATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrazakeria salatzeko protesta deitu dute Lizarrako Juguettos dendaren atarian

Bertan praktikak egiten hastekoa zen emakume bat ijitoa izateagatik arbuiatu dutela salatzen dute SOS Arrazakeriak, Gaz Kalo ijito elkarteak eta LABek.

Polemika piztu da Lizarrako Juguettos jostailu dendaren inguruan. SOS Arrazakeria, Gaz Kalo Nafarroako ijito elkarteen federazioak eta LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu dute bihar eguerdian dendaren atarian, ustezko arrazakeria eta diskriminazio kasu bat salatzeko. Pascuala Amadorri gertatua dago polemikaren atzean.

42 urteko Pascuala Amador Jimenez, Lizarrako bizilagunaren lan esperientzia ostalaritzaren sektoreari lotutakoa izan da orain arte. Pandemiak gogor kolpatutako sektorea izanik, Mujer Emplea izeneko programan parte hartu zuen, errenta bermatua jasotzen duten emakumeen laneratzea sustatzeko programan, hain zuzen ere.

Behin hura amaituta, Lizarrako Jugettos dendan praktiketako lanaldia hasteko prest zela, azken unean, atzera bota zuen erabakia enpresak. Dendan lapurreta egin zuten izen bereko batzuen senidetzat hartu, eta ez kontratatzea erabaki zuten.

Pascualak "shock egoeran" geratu zela kontatu dio Euskadi Irratiari: "Zergatik naiz ni errudun?" galdetzen dio bere buruari. Garbi du arrazakeria kasua dela eta ijitoa izateagatik ez dutela hartu: "Nahikoa da!"

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X