Helduentzako programa “online”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBK-k antolatzen duen adinekoentzako ekintzetan izena emateko epea zabalik

Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera, bbk.eus webgunean.
BBK + Jarduera-Programa
Programak 49 ikastaro eta tailer egiteko aukera eskainiko du. Argazkia: BBK.

BBK-k antolatzen duen 60 urtetik gorakoentzako jarduera-programan izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 5etik. Ikastaroak guztiz online egingo dituzte, covid-19aren eraginez. Hala, ekintzak bertan behera gelditzea saihestuko dute, iazko edizioan gertatu bezala.

BBK-k jakitera eman duenez, otsailaren 1eko astean hasiko dira jarduerak, eta ekainaren 30era arte iraungo dute.

Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera, bbk.eus webgunean.

BBK + Jarduera-Programak 49 ikastaro eta tailer egiteko aukera eskainiko du, eta, haietan, bost ardatz didaktiko eta hezigarri landuko dira: ongizate eta hazkunde pertsonala, kultura, hizkuntzak, musika eta teknologia berriak.

Azken ardatz hori zabaldu egin dute 2021. ediziorako, eta  gaurkotasuneko ikastaroak eta adinekoei laguntzeko eduki praktikoak gehituko dituzte.

BBK-ko arduradunek azaldu dutenez, helburua da oinarrizko nozioak ematea adinekoei; biztanleria osoa kontuan hartuta, eurak direnez  trebetasun teknologiko txikienak dituztenak, ingurunearekiko komunikazio 'online' optimo bat erraztu nahi diete.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X