Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lonja bat miatu dute Barakaldon, Arrigunagan agertutako gorpuzkien ikerketaren harira

Gorpua Barakaldoko 34 urteko gizon batena da. Haren berririk ez zuen familiak Gabon-gautik. Antza denez, arazo pertsonalak zituen eta kalean lo egiten zuen.
Ertzaintzaren miaketa Barakaldoko (Bizkaia) lonja baean. Argazkia: Iker Salgado
Ertzaintzaren miaketa Barakaldoko (Bizkaia) lonja baean. Argazkia: Iker Salgado

Ertzaintzak miaketa egin du Barakaldoko (Bizkaia) lonja batean, Getxoko Arrigunaga hondartzan agertutako gorpuzkien ikerketaren harira, ETBk jakitera eman duenez.

Arte eta Ofizioen kaleko lonja bat miatu dute.

Gorpua Barakaldoko 34 urteko gizon batena da. Haren berririk ez zuen familiak Gabon-gautik.

Antza denez, arazo pertsonalak zituen eta kalean lo egiten zuen.

Ertzaintzaren hipotesi nagusia da modu bortitzean hil zutela, ondoren gorpua zatikatu eta ibaira jaurti zituztela gorpuzkiak, arrastorik ez uzteko asmoz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X