Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leku itxietan FFP2 musukoak erabiltzeko derrigortasunaz ari dira eztabaidatzen

18:00 - 20:00
Leku itxietan FFP2 musukoak erabiltzeko derrigortasunaz ari dira eztabaidatzen
Gero eta ahots gehiago dago toki itxietan FFP2 musukoak derrigorrezko izatearen alde. Austrian eta Alemaniako Bavarian dendetan edo garraioan derrigorrez FFP2a erabili behar da, esate baterako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X