Albiste da
Salaketa, bertsoz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertsoz salatu dute Ezkio-Itsason luizi batek errepidea estali duela

18:00 - 20:00
Bertsoz salatu dute Ezkio-Itsason luizi batek errepidea estali duela
Lurrak errepidea azpian hartu zuen "Zeariaga" baserriko sarrera-irteeretan, eta Xabier Urbistondok bertso baten bidez eskatu die laguntza Ezkio-Itsasoko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X