Hilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza arrasto berriak aurkitu dituzte Bilboko itsasadarrean, Barakaldo parean

Ertzaintzak gorpuzki gehiago aurkitu ditu Arrigunagako hilketarekin lotutako gizon bat atxilotu ostean.
Ertzaintza gaur goizean Portugaleteko dartsenan
Ertzaintza gaur goizean Portugaleteko dartsenan. Argazkia: Segurtasun Saila.

Ertzaintzak gorpuzki berriak aurkitu ditu astelehen honetan itsasadarrean, Barakaldo parean, urtarrilean aurkitutako hilketarekin lotuta; izan ere, ustezko egilea atxilotu dute gaur.

Astelehen goizaldean gizon bat atxilotu du Barakaldon Ertzaintzak, urtarrilean Arrigunaga hondartzan (Getxo) eta Bilboko itsasadarrean aurkitutako giza gorpuzkiekin zerikusia izan dezakeelakoan. Ertzaintza hainbat egunez aritu zen inguru horretan bilaketa lanetan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Bizkaiko Ikerketa Kriminalaren Sailak egindako azterketa sakonaren ostean iritsi da gizon horren atxiloketa.

Antza denez, Barakaldon atxilotu dute, nahiz eta oraingoz ez duten horren gaineko datu gehiagorik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X